2023ko irailak 27

Ariketa fisikoaren errezetaren denboraldi berria hasi da Antsoainen

Foto noticia

Udalaren eta herriko osasun-etxearen arteko hitzarmenari esker garatuko da programa. Saioak irailaren amaieran hasiko dira, eta 2024ko ekainaren amaierara arte iraungo du.

Abian da Ariketa Fisikoaren Errezetaren bigarren denboraldia, jarduera fisikoaren eta ariketaren bidez pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko helburu argiarekin. Horretarako, denboraldi honetan talde espezifikoak sortu dira, hainbat patologia edo gaitzen arabera. Talde horietako batzuk honako hauek osatuta duade: arnas patologiak, kardiopatak, obesitatea, bizkarreko arazoak, diabetesa, hauskortasuna, minbizia, depresio-antsietatea, fibromialgia eta gazteak eta nerabe sedentarioak. Osasun Zentroko langileek errezetatzen dute eta bideratzen dituzte pertsonak osasun-zentrotik IDAKIra. Han, kiroleko profesional batekin elkarrizketatu eta gero, gaitasun desberdinak lantzen diren talde espezifiko batera bideratzen zaie. Lantzen diren gaitasunak hauek dira; indarra, erresistentzia, koordinazioa, malgutasuna, etab. Programak 10 hilabeteko iraupena du, astean 2 edo 3 saio eginez, baina aukera dago urteko edozein unetan sartzeko. Aldian-aldian, parte-hartzaile bakoitzaren aurrerapena ebaluatzen da, eta bizitza osasungarria izateko errutinak eta aholkuak ematen zaizkio.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu dezakezue Antsoaingo Kirol Zerbitzura (948132288) edo bidali korreo bat kirola-salud@ansoain.es helbide elektronikora.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba