Menpekotasuna eskatu gabe etortzen da, spoiler aske izatea da zure istorio onena
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Joan den larunbat goizean 40 pertsona bildu ziren Antsoaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, irakurketa partekatu baten bidez euskararen alde egiteko. Guztira bi ordu iraun zuten 3 minutuko txandetan, “Printze Txikia” irakurri zuten, literatura unibertsalaren parte den lan ezaguna. Liburua “sakona baina ulergarria eta irakurterraza” izateagatik eta “balio handiak indartzen dituelako” aukeratua izan zen.
Jarduera Kultur Aroa zikloaren barruan kokatzen da, udal euskara zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza bati esker antolatutako ekimena. Helburua “adin guztietako antsoaindar euskaldunak jarduera kolektibo batean biltzea eta, modu horretan, euskarari bultzada bat ematea” izan zen.
Parte hartu zuten pertsonen adina 10 urtetik 71 urtera bitartekoa izan zen. Pertsona horiek guztiak herriko errealitate euskaldunaren adierazgarri dira, eta haietako askok kolektibo ezberdinetan parte hartzen dute.
Ekitaldia, Antsoainen lehen aldiz antolatzen zena, musika emanaldi batekin hasi eta amaitu zen. Youtube bidez zuzenean emititu zen eta plataforma horren udal kanalean ikusgai dago.
Horrez gain, Kultur Aroa zikloaren barruan, aisia eta kulturarekin lotutako hamaika jarduera antolatu dira hilabete osoan zehar eta publiko guztiei zuzenduta daude.
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu...