Festen balorazioak zapore ona du
Udalak oso positibotzat jo du herriko jaien garapena. Azpimarratu du herritarrek parte-hartze handia izan dutela programatutako jardueretan eta ez dela gertakari larririk izan. Bizilagunek eta bisitariek festa lasaiak eta harmoniatsuak izan zituzten, ez zen istilu larririk izan.
Programako ekitaldi guztiak normaltasunez eta herritarren parte-hartze onarekin egin ziren, eta egun horietan erabili ziren zerbitzu eta kanpainen funtzionamendu ona nabarmendu zen.
Puntu Moreetan, jakinik Puntu More kopurua jaietan ere igo egin dela, 364 pertsona artatu ziren eta 6 gertakari jaso ziren. Gertakari larririk ez egon arren, Udalak gogorarazi nahi du Antsoainen ez dela inolako eraso sexistarik onartzen, ezta intentsitate txikikoak deituriko horiek ere.
Kontsumoak aurreikusteko eta sentsibilizatzeko kanpainari dagokionez, 120 pertsona hurbildu ziren larunbatean txosnetan zegoen informazio-karpara.
Gurutze Gorriak kudeatzen ditu osasun-arretako guneak aurten berriki eta zazpi artatze egin zituzten, zauri txikiak batez ere, nahiz eta pertsona bat osasun-zentro batera bideratu zuten.
Amaitzeko, Plan Estrategikoari buruzko informazio-standek, herritarren ekarpenak jasoz, 135 inprimaki bildu zituzten, eta hainbat pertsonari eman zieten informazioa.
Halaber, segurtasunaren ikuspegitik, gertakari bakan batzuk gertatu diren arren, orain arte ez da salaketarik jarri Antsoaingo Udaltzaingoan.
Balorazio positiboa
Marta Diez Napal Antsoaingo alkateak honako hau adierazi du: “Datozen egunetan balorazio sakonagoa egiteko zain gauden arren, nire ustez, festa lasaiak eta gozatuak izan dira, eta ez da gorabehera larririk izan. Bestalde, uste dut programan sartutako aldaketak egokiak izan direla, adin-tarte desberdinen gustuei eta beharrei erantzun zaielako eta herritarrek ekitaldi guztietara joanda erantzun dutelako. Seguru asko, hobetu daitezkeen espazioak eta ikuskizunak ere egongo dira, eta, horretarako, parte hartzera eta beren iritzia udaleko komunikazio-kanalen bidez helaraztera animatzen ditugu herritarrak. Bestalde, urtez urte egiten ditugun kanpainen garapen onak erakusten du eraginkorrak direla guztiontzako Antsoain bat eraikitzeko. Azpimarratzekoa da, halaber, kaleaz gozatzera gonbidatzen gaituen herria izan dela, garbi mantendu dugulako. Eguraldia bera ere, egun bautzk lehenago aurreikuspen txarrak izan ziren arren, bidelagun izan dugu. Eskerrik asko Antsoain!!!”
Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, jaietan jarrera tolerantea, jai-girokoa eta gatazkarik gabekoa erakusteagatik. Halaber, eskerrak eman dizkie udal langileei eta kolektiboei jaietako jardueren programazioan eta garapenean egindako lanagatik.