Lapurbide kaleko obrak
Lapurbide kaleko obren bidez, kale honetarako funtsezkoak diren oinezkoentzako bi pasabide goratuko dira, oinezkoen lehentasuna izanen duten maila bakarreko guneak sortuz. ...
Eguraldi ona iritsi da eta Udaleko Kirol Zerbitzuak, “Antsoain, Zaintzen duen Herria” programaren baitan, jarduera berri bat antolatu du 65 urtetik gorako pertsonentzat. Ekimena Biribilguneko bioparkean gauzatuko da, Idakiren alboan, eta osasunean aditua den kirol-hezitzaile fisiko batek bertaratzen diren pertsonei instalazioa erabiltzen irakatsiko die. Gainera, etxean egiteko ariketak aholkatuko dizkie eta bizimodu osasungarri bat eramateko jarraibideak eskainiko ditu.
Jarduera maiatzaren 20tik ekainaren 6ra bitartean egingo da, goizeko 10etatik 11etara (astelehen eta asteazkenean zein astearte eta ostegunean). Doakoa izango da eta izena emateko epea jada zabalik dago Lapurbide Gizarte Etxean.
Lapurbide kaleko obren bidez, kale honetarako funtsezkoak diren oinezkoentzako bi pasabide goratuko dira, oinezkoen lehentasuna izanen duten maila bakarreko guneak sortuz. ...
Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...
Antsoaingo Udalak joan den ekainaren 12an ospatu zuen Antsoaingo Merkataritzari II. Omenaldia, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan egindako ekitaldi instituzionala. Ekitaldiaren he...