Aukeratu jaietako kartela
Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...
Lapurbide kaleko obren bidez, kale honetarako funtsezkoak diren oinezkoentzako bi pasabide goratuko dira, oinezkoen lehentasuna izanen duten maila bakarreko guneak sortuz.
Goratuko den lehen pasabidea Lapurbide kaleko 1. zenbakiaren parean dagoen gunea da, Taberna okindegiaren aurrean. Jarduketari esker, Lapurbide plazatik irisgarritasun-baldintza egokietan eginen den lotura berri bat sortuko da.
Bigarren pasabidea Lapurbide kaleko 10. zenbakiko atariaren aurrean dagoen gurutzagunea da. Bertan, oinezkoen joan-etorria handia izaten da egunero.
Lanek bide-segurtasuna hobetuko dute inguruan, ibilgailuen gainetik oinezkoei lehentasuna emanez eta pertsona guztientzako espazio egokiagoak sortuz.
Jarduketa hau Udalak azken urteotan egiten ari den esku-hartze multzoaren barruan kokatzen da. Helburua kale seguruagoak eta irisgarriagoak lortzea da, espazio publikoa oinezkoei itzuliz, Harrobi kalean edo Noain anaiak kalean egin bezala.
Ekainaren 22an, astelehena, Lapurbide kalea itxita egonen da trafikoarentzat; izan ere, egingo diren lehen lanak bidearen erdialdetik igarotzen den euri-uren sarean eginen dira.
Obrak asfaltatze- eta margotze-fasera iristen direnean egin beharreko trafiko-murrizketen berri emanen da.
Obrek bi asteko iraupena izanen dutela aurreikusten da.
Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...
Antsoaingo Udalak joan den ekainaren 12an ospatu zuen Antsoaingo Merkataritzari II. Omenaldia, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan egindako ekitaldi instituzionala. Ekitaldiaren he...
Antsoaingo Udalak eta El Cuervo Blanco Arte Eskolak garatu dute proiektua, ehun ikasle baino gehiagoren parte-hartzearekin El Cuervo Blanco Arte Eskolak, Antsoain...