2025eko azaroak 3

Kultur Aroa azaroan itzuliko da, antzerkia, erakusketa eta publiko guztientzako jarduerekin

Foto noticia

Antsoaingo Udalak Kultur Aroa zikloaren edizio berri bat aurkeztu du, azaroa publiko guztiei zuzendutako euskal kultur proposamenez beteko duena. Udal Euskara Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin antolatuta, programak euskararen erabilera soziala sustatzea du helburu, artearen, literaturaren, antzerkiaren eta musikaren bidez hizkuntza horretan elkartu eta gozatzeko guneak sortuz.

Hilabete osoan zehar hamar jarduera baino gehiago eskainiko dira herriko hainbat gunetan. Azaroaren 6an programazioari hasiera emanen zaio, Raquel Trigueroren “Konturatu Mezuaz” erakusketarekin. Ipuin klasikoetan oinarritutako argazki bilduma da, XXI. mendeko erronken inguruan hausnartzen duena (hala nola, berdintasuna, kutsadura edo jazarpena), eta abenduaren 4ra arte kiroldegian ikusi ahal izanen da.

Azaroaren 7an, Antsoaingo Antzokian “Miñan” antzezlana oholtzaratuko da, Amets Arzallusen liburuan oinarritutako migrazioari buruzko istorio hunkigarria. Antzezlana ikusteko gomendatutako adina 12 urtetik aurrerakoa da. Horrez gain, hilabetean zehar Bernardo Atxagaren “Mo, behi euskaldun baten memoriak” eta liburutegiko jostailuen erakusketak ikusgai izanen dira.

Jarduera nabarmenen artean, aipatzekoak dira azaroaren 15ean Nerea Baldarekin, Azpimarrak liburuaren egilea, gauzatuko den solasaldia, eta hilaren 18an Maite Mutuberriak haurrentzako eskainiko duen euskal ilustrazio tailerra. Gazteei zuzendutako jarduerei dagokienez, azaroaren 21ean eta 22an, “Ene kantak” ikuskizuna eskainiko da, eta azaroaren 26an, berriz, “Ez dakizu nola tratatu?” bakarrizketa umoristikoa.

Gainera, Ezkaba ikastetxean egun berezi bat ospatuko da, Euskalerria Irratiaren zuzeneko emanaldiarekin eta bertso saio batekin, eta azaroaren 15ean Tigre liburuaren irakurketa herrikoia eginen da osoko bilkuren aretoan, euskal kulturarekiko konpromisoa adierazteko.

Ikuskizunetarako sarrerak udalaren webgunean eskura daitezke

Programa

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba