Antsoaingo Mendi Astea 2026, maila handiko programarekin
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Gizarte Enpleguko programan parte hartzen duen Alina Dalina ilustratzaile ukraniarrak Ostoki geltokia izeneko arte-proiektu komunitarioa diseinatu du. Proiektu horren bidez, izen bereko pasabidea eraldatu da, mural kolektibo bat sortuz. Ekimena Gizarte Enplegu Babestuaren taldeak abiarazi zuen, eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta udaleko mantentze-arloaren laguntza teknikoa izan du.
Helburu nagusia udalerrian oso erabilia den espazio bat berritzea eta ingurune atseginago, argitsuago eta seguruago bat sortzea zen. Gizarte Enplegu Babestuko taldeak azaroan margotu zuen murala, eta eguraldiak kanpoko beste lan batzuk egitea zailtzen zuen asteetan, Remi Mikele izan zen lantaldeko koordinatzailea. Artelanak pasabideko horma guztiak hartzen ditu.
Pasabidea metro-geltoki bihurtzen duen diseinua
Alina Dalinaren diseinuak Ostoki izeneko alegiazko geltoki bat irudikatzen du, nasa, bagoi eta mugimenduan dauden pertsonen siluetekin. Ideiak paradoxa bisual batekin jolasten du: benetako metrorik existitzen ez den (eta hala izatea aurreikusten ez den) udalerri batean, arteak “ezinezkoa dena posible egitea” eta eguneroko espazio bat hiri-intereseko gune bilakatzea ahalbidetzen du.
Balio estetikoaz gain, ekimenak gizarte-eragin positiboa bilatzen du. Muralak auzokideen harrotasuna sustatzea, elkarrizketa dinamizatzea eta segurtasunaren pertzepzioa indartzea du helburu, espazio argiago eta zainduago baten bidez. Esku-hartzeak pasabidea mantentzea bultzatuko du, eta gizalegearen kontrako jokabideak murrizten lagunduko du, hala nola zaborra pilatzea edo txakurrek bertan pixa egitea.
Materialak eta gauzatzea
Murala egurats zabalean erresistenteak diren materialekin egin da, haien iraunkortasuna bermatzeko eta ondorengo garbiketa errazteko xedearekin. Esku-hartze artistikoak babes-tratamendu bat ere aurreikusten du, datozen urteetan espazioaren mantentze egokia ziurtatzeko.
Udalak azpimarratu duenez, Gizarte Zerbitzuek bultzatutako mota honetako proiektuek sormena, espazio publikoaren hobekuntza eta parte-hartzea uztartzen dituzte, eta Antsoainen irudia, esperimentazio kulturalera eta berrikuntza sozialera irekita dagoen udalerri gisa, indartzen dute.
Gizarte Enplegu Babestuko langileek egindako lanak
Maiatzaren amaieratik azaroaren amaierara arte, programan parte hartu duten zortzi lagunek, Remi Mikeleren zuzendaritzapean, hainbat lan egin dituzte Antsoainen.
Udako igerilekua ireki aurretik egokitzeko lanak egiteaz eta udan zehar mantentze-lanak burutzeaz gain, udal-eraikinak eta instalazioak margotu dituzte, hustubideak, ikastetxeko jantokia eta sukaldea garbitu dituzte, eta udan ere beste mantentze-lan batzuk gauzatu dituzte ikastetxean. Era berean, jai eta ekitaldietarako eszenatokiak muntatzeaz, lorezaintzako zenbait lan egiteaz eta beste hainbat jardueraz arduratu dira.
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Antsoaingo Udalak ireki du hobari hori eskatzeko epea, 2026ko otsailaren 16an amaituko dena. Hobariaz baliatu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar d...
Abenduak 11n, Antsoaingo udalak lan-bilera bat izan zuen udalerriko industrialdeko enpresekin, eremuaren egungo egoera elkarrekin aztertzeko eta azken urteetan antzemandak...