2023ko irailak 25

Teknikariak zinegotziei aurkezteko jardunaldia

Foto noticia

Lehen aldiz, udalak herrian eskaintzen diren instalazio eta zerbitzu ezberdinetako teknikariak aurkezteko jardunaldi bat antolatu du, udaleko politikariei zuzenduta.

Joan den ostegunean, udaleko langileek zerbitzu bakoitzaren helburuak zeintzuk diren eta zer eginkizun betetzen dituzten azaltzeko aukera izan zuten zinegotzien aurrean. Ekimenean parte hartu zuten teknikariek hurrengo zerbitzuetan lan egiten dute: hirigintza, Eguneko Zentro Komunitarioa, Kultura, Kirola, Idakirolak, Berdintasuna, Haur Eskola, Euskara, Herritarren Harretarako Bulegoa, Giza Baliabideak, Kontu-Hartzailetza, Polizia eta Lan Arriskuen Prebentzioa.

Ondoren, kirol-instalazioak eta industrialdeko mantentze-nabea bisitatu zituzten eta bertan lan egiten duten pertsonekin hitz egin zuten.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba