Antsoaingo aurrekontu berriek zaintzaren aldeko apustua indartu dute
Antsoaingo Udalaren Osoko Bilkurak atzo onartu zuen 2026. urterako udal aurrekontuak, 12.026.644 euroko zenbatekoarekin, 12.000.000 euroen muga lehen aldiz gaindituz. 2025ek...
Udaletxean gure adinekoen ongizateaz eta bizi-kalitateaz arduratzen gara. Horregatik, jarduera-programa oso bat garatu dugu zahartze aktiboa, osasungarria eta bizitasunez beterikoa sustatzeko.
Zainketen arloaren bidez, hainbat ikastaro eta tailer diseinatu ditugu. Urte osoan zehar garatuko diraurriaren 2tik maiatzaren 31ra. Interakzio soziala sustatu nahi dugu, burua suspertu eta gorputzaren zaintza sustatu, gure adinekoek bizitza osoa eta aktiboa izan dezaten.
Gure programan jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak aurkituko dituzu, hala nola, Sevillanas eta Castañuelas, dantzak, Chi-Kung, martxa nordikoa, ibilibide osasungarriak eta emozioetarako lirolak. Proposamen hauek sasoi fisiko ona mantentzen eta energiaz sentitzen lagunduko dizute.
Gainera, gogoa lantzeko eta arima elikatzeko hainbat jarduerak prestatu ditugu, hala nola Artearen Historia, Estimulazio Kognitiboa, Historia eta gaurkotasuna, eta Antzerkia. Ikasten jarraitzeko aukera emango dizute, pasio berriak aurkituz eta beste parte-hartzaile batzuekin esperientzia aberasgarriak partekatuz.
Aukeratu zure gustukoenak! Gure Lapurbideko lokalean bertan eman dezakezu izena, edo 948 149998 telefonora deituz, irailaren 4tik 12ra bitartean. Kontsultatu esteka honetan aurreikusitako ordutegiak, gehien interesatzen zaizkizun jarduerak aukeratzeko.
Antsoaingo Udalaren Osoko Bilkurak atzo onartu zuen 2026. urterako udal aurrekontuak, 12.026.644 euroko zenbatekoarekin, 12.000.000 euroen muga lehen aldiz gaindituz. 2025ek...
Antsoaingo Udalak aurrekontuak zehazterakoan genero ikuspegia integratzeko prozesua martxan jarri du. Pauso garrantzitsua da emakumeen eta gizonen benetako premietara egokitut...
16 urtetik gora badituzu eta Antsoainen erroldatua bazaude… BOZKATU GOGOKOEN DUZUN PROPOSAMENA! Abenduaren 9tik 17ra. Udalaren web orrian eta, astelehenetik ostiraler...