Emakumeendako segurtasunik gabeko leku kritikoak aztergai
Antsoaingo Udalak herriko leku kritikoen gaineko azterlan bat enkargatu du, esparru publikoan segurtasunik eza era- giten duten lekuak, elementuak edo faktoreak iden...
Udaletxean gure adinekoen ongizateaz eta bizi-kalitateaz arduratzen gara. Horregatik, jarduera-programa oso bat garatu dugu zahartze aktiboa, osasungarria eta bizitasunez beterikoa sustatzeko.
Zainketen arloaren bidez, hainbat ikastaro eta tailer diseinatu ditugu. Urte osoan zehar garatuko diraurriaren 2tik maiatzaren 31ra. Interakzio soziala sustatu nahi dugu, burua suspertu eta gorputzaren zaintza sustatu, gure adinekoek bizitza osoa eta aktiboa izan dezaten.
Gure programan jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak aurkituko dituzu, hala nola, Sevillanas eta Castañuelas, dantzak, Chi-Kung, martxa nordikoa, ibilibide osasungarriak eta emozioetarako lirolak. Proposamen hauek sasoi fisiko ona mantentzen eta energiaz sentitzen lagunduko dizute.
Gainera, gogoa lantzeko eta arima elikatzeko hainbat jarduerak prestatu ditugu, hala nola Artearen Historia, Estimulazio Kognitiboa, Historia eta gaurkotasuna, eta Antzerkia. Ikasten jarraitzeko aukera emango dizute, pasio berriak aurkituz eta beste parte-hartzaile batzuekin esperientzia aberasgarriak partekatuz.
Aukeratu zure gustukoenak! Gure Lapurbideko lokalean bertan eman dezakezu izena, edo 948 149998 telefonora deituz, irailaren 4tik 12ra bitartean. Kontsultatu esteka honetan aurreikusitako ordutegiak, gehien interesatzen zaizkizun jarduerak aukeratzeko.
Antsoaingo Udalak herriko leku kritikoen gaineko azterlan bat enkargatu du, esparru publikoan segurtasunik eza era- giten duten lekuak, elementuak edo faktoreak iden...
Joan den astelehenean adineko eta/edo desgaitasunen bat duten 51 pertsonek lehen menua dastatu zuten Antsoaingo Udalak bultzatutako jantoki kolektibo osasungarri eta iraunkorr...
Trafiko Ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz, laster Aparkaldi Mugatuko Eremuko (AME) TXARTELEN urteko berritzea bideratuko dugu. Udal ordenantzek eskatzen dituzten baldi...