EUSKARA MERKATARITZAN

martxoa 18, 2015

EUSKARA MERKATARITZAN PLANA

Merkataritza sektorea garrantzi handikoa da euskararen normalizazio prozesuan. Hori dela eta, Antsoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak Emun Koop. Enpresarekin batera Euskara merkataritzan euskararen normalizaziorako hitzarmengintza programa garatuko du hurrengo urteetan Iruñerriko hainbat herrietan (Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Orkoien, Uharte eta Zizur Nagusia) eta Garesen.

Establezimendu askok sinatu dituzte hitzarmenak euren udalekin. Hitzarmen horien bidez, euskararen erabilera sustatzeko urratsak adosten dira, eta udalek baliabide ezberdinak dituzte helburua betetzeko: itzulpen zerbitzua, aholkularitza zerbitzua… Baliabide horietaz gain, materialek ere berebiziko garrantzia dute egitasmo honetan eta mota ezberdinetakoak banatzen dira: ordutegiak, irekita/itxita kartelak, beherapenen kartelak… material guzti horiek hitzarmena sinatua duten establezimenduek jasotzen dituzte.

Herriko merkataritzari eskaintzen zaion doako zerbitzua da. Informazio gehiago nahi baduzu, Antsoaingo Euskara Zerbitzura hots egin: 948 3882241 (Elvira); edota Emun Koop. enpresara: 688 627253 (Olatz) deitu.


<< atzera