2019ko AURREKONTU PARTE HARTZAILEA – BOZKETA
Antsoaingo 2019ko aurrekontu parte-hartzaileetarako izan ziren 6 proposamenetatik 4 iritsi dira bozketa-fasera. Bozketaren epea ekainaren 1etik 12ra izan da.
Boto-emaile bakoitzak, hiru proposamen aukera zitzakeen, lehenengoari, 3 puntu ematen zitzaion, 2 puntu bigarrenari eta puntu bat hirugarrenari.
Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako 441 pertsonek bozkatu dute.
Hurrengo emaitzak jaso ditugu:
- Lehen aukera EZKABA IKASTETXEKO PATIOA, pisua guztira 1034
- Bigarren aukera: IGERILEKUKO KOMUNEN ERABERRITZEA, pisua guztira 765
- Hirugarren aukera: KREA AKZION PROEIKTUA, pisua guztira 578
Azken proposamena hurrengo puntuazioa lortu du:
- HIIT MAKINAK GIMNASIORAKO, pisua guztira 269
Aurrekontua 60.000 eurokoa dela kontuan hartuz, guztira puntu gehien jasotako proposamena burutuko da, hau da: “EZKABA IKASTETXEKO PATIOA”. 2020an egingo da.
Milesker zure parte hartzearengatik!
1.- Proposamena: HIIT MAKINAK GIMNASIORAKO
Intentsitate handiko makinen (HIIT) erosketa gimnasioarako, hala nola, zinta autopropultsatua eta Air Bike. Makina hauek, pisu libreko entrenamendu arrunteko edo gimnasioan bertan instalatutako makineriarekin konbinatzen diren entrenamenduak egiteko aukera ematen dute. Aurrekontua: 7.500 euro.
2.- Proposamena: IGERILEKUKO KOMUNEN ERABERRITZEA
Igerileku estaliko komunen eraberritzea, tamaina handiagokoak eta egokiagoak egiteko. Aurrekontua: 20.000 euros.
3.-Proposamena: EZKABA IKASTETXEKO PATIOA
Ezkaba IPko eskola-patioaren eraldaketa, bizikidetza eta berdintasuna bultzatzeko eta ikasleen osasuna hobetzeko. Espazioaren diseinu berri honekin honako printzipioak bultzatu nahi dira: jolas ez sexita eta ez lahiakorrak, jolas inklusiboak eta anitzak. Aurrekontua: 58.492,24 euros.
4.- Proposamena: KREA AKZION PROIEKTUA
Josteko 6 makina eta josteko materialak erostea, emakumeen ahalduntze-gune bat sendotzeko, joskintza eta kustomizazioa tailerren, ikastaroen eta jardueren bidez. Aurrekontua: 3.406 euro.