BANDOA
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Atzo, azaroaren 22an, Nafarroako Unibertsitatean ospatu zen Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioaren ekitaldian, Kirol Zerbitzuak Bikaintasunaren saria jaso zuen erabiltzen duen kudeaketa aurreratuko sistemagatik.
Marta Díez Napal alkateak eta Alfredo Osés kirol teknikariak saria jaso zuten Kirol Zerbitzuaren izenean.
Zerbitzu hau kudeaketa aurreratuko sistemagatik saritua izan da, herritarrei eskaintzen zaizkien kirol zerbitzuen kalitatea hobetzea posible egin baitu. Sariak herrian kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko egindako lanaren eta bikaintasuna zein hobekuntzarekiko konpromisoaren errekonozimendua inplikatzen du.
Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da eta enpresa-patronatu batek kudeatzen du. Nafarroako enpresa eta erakundeei lehiakortasuna, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzen laguntzen die, kudeaketa-sistemak hobetuz.
Bikaintasunerako bidean, hainbat ziurtagiri eta aurrerapen-maila ematen ditu. Antsoainek “Bikaintasuneranzko konpromisoa” saria jaso du Gardena programaren esparruan, kirolaren arloan hobetzeko kudeaketa aurreratuko ereduaren arabera.
Alfredo Oses kirol teknikariaren hitzetan, “Antsoainen, kirola herritarren ongizatearen funtsezko zutabeetako bat da. Sari honek udaleko kirol sailean lan egiten dugun pertsonen ahalegina eta konpromisoa ikusgarri egiten ditu, herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko. Gure zerbitzua etengabe hobetzea helburu duen lan-ildo horretan jarraituko dugu”.
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu...
Lehen aldiz, maizterren tradizioa sustatu da jaiei hasiera emateko «El conquistador del fin del mundo» telebista-saioko parte-hartzaileak herri-bozketa irabazi du, ...