
Botxategi estali berria Harrobin
Udala botxategi estali bat eraiki du Harrobiko sotoan, 2021eko udal aurrekontu parte-hartzaileetan garaile ateratako proposamena gauzatzeko. Proiektua Gotzon Olar...
Nafarroako Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa mugimendua adingabeek Interneterako sarbide librea izateak eta sare sozialak erabiltzeak dituzten arriskuez arduratuta dauden familiek osatzen dute.
Taldearen lehen ekintzetako bat “Deitu etxera hemendik” ekimena martxan jartzea izan da, nerabeei, beharrezkoa izanez gero, dei bat egiteko aukera ematen dieten tokiak eskaintzeko helburuarekin, familiek smartphonea erabiltzeaz gain, beste komunikazio-aukera batzuk izan ditzaten.
Antsoaingo Udalak bat egin du ekimen honekin, eta eraikin publikoetan eranskailu hauek jarriko ditu. Eranskailuak bereizgarri gisa erabiliko dira, adingabeek behar dutenean nondik dei dezaketen jakin dezaten. Horretarako, gizarte arloko eta “Antsoain, zaintzen duen herria” proiektuko arduraduna den zinegotziak eta Ane Santosek, plataformaren ordezkari gisa, bi erakundeen arteko lankidetza bermatzen duen hitzarmena sinatu zuten.
Neraberen batek zerbait komunikatu nahi duenean, eraikin publikora errespetuz sartzea eskatzen da, bertan dagoen arduradunari beharra zein den azalduz eta zerbitzua erabili ondoren eskerrak emanez.
Eranskailuak ondorengo eraikin publikoetan jarriko dira: Harrobi, Txokogorri, Idaki, zerbitzu sozialak eta mankomunitatea, igerilekuko taberna, liburutegia, osasun etxea, musika eskola, ostoki eta lapurbideko zentruak, eskola, haur eskola, udaletxea eta munizipalak.
Udala botxategi estali bat eraiki du Harrobiko sotoan, 2021eko udal aurrekontu parte-hartzaileetan garaile ateratako proposamena gauzatzeko. Proiektua Gotzon Olar...
Antsoaingo Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, Euskararen Udaberria ospatzeko programazio berezia prestatu du. Aurten ekimena Euskaraldiarekin batera gauzatuko da, euskararen ...
65 urtetik gorakoei eta desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dago, eta xede du elikadura osasungarria bermatzea, pertsonen autonomia sustatzea eta mendekotasun-egoerak e...