2024ko urriak 2

Antsoain LGTBI+ errealitatearen diagnostiko-prozesuan aurrera doa: Ikusi Makusi azken fasean sartu da!

Foto noticia

Antsoaingo Udalak LGTBI+ errealitatearen diagnostikoa aurrera eramaten jarraitzen du Ikusi Makusiizenpean. Une honetan, Ikerfel enpresak informazioa biltzeko azken faseari ekin dio, eta kalez kale zeinetxez etxe galdeketa egiten ari dira.

Diagnostiko honen helburua da sexu- eta genero-aniztasunari buruzko pertsonen ikuspegia eta esperientziakezagutzea, gure herriaren beharrei hobeto erantzuteko politikak eta ekintzak garatu ahal izateko.

Zure parte-hartzea funtsezkoa da prozesu hau ahalik eta inklusiboena eta ordezkatzaileena izan dadin.Datozen egunetan, galdeketak egiten dituzten pertsonak Ansoainen kaleak eta etxeak

 

bisitatzen ibiliko dira, beraz, zure iritzia ematera eta ekimen honetan laguntzera gonbidatzen zaitugu.

Ikusi Makusi proiektuarekin, Antsoain anitzago, inklusiboago eta LGTBI+ errealitatearen kontzienteago bateraikitzen ari gara elkarrekin.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Jaietako kartel lehiaketa

Jaietako kartel lehiaketa

Antsoaingo Udalak aurtengo jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lehiaketa bi kategoriaz osatuta dago: 15 urtetik beherakoena, herriko haurrentzat soilik, eta 16 u...

Imagen ANTSOAINGO UDALAREN OHARRA

ANTSOAINGO UDALAREN OHARRA

Azken orduetan UGT eta SPPME sindikatuek Antsoaingo Udaltzaingoari buruz zabaldutako informazioen harira, Udalak beharrezkotzat jotzen du herritarrei erantzun lasai, argi eta ...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba