Antsoainek bere literatur lehiaketen deialdia egin du
Haurrena, gazteena eta kontakizun laburrak dira Antsoaingo Udalak urtero antolatzen dituen literatur lehiaketak. Horientzat guztientzat, ekainaren 25a da originalak entregatz...
Joan den larunbatean, habia-kutxak egiteko bi tailer egin ziren, Udalak Agenda 2030aren eta jasangarritasunaren inguruan antolatutako jardueren artean.
Horrelako habiak parido izeneko hegazti taldearentzat daude pentsatuta. Hegazti horiek, izan ere, zuhaitzetako hutsarteak erabiltzen dituzte habia egiteko, baina inguru urbanizatuetan ez dute leku egokirik aurkitzen habiak egiteko.
Hori dela eta, kutxa horiek egitea ona da hainbat espezie herrira erakartzeko, hala nola Kaskabeltz handia eta Amilotx urdina. Bi-biak, izan ere, oso garrantzitsuak dira, kontrol biologiko handia egiten baitute lorategietako ohiko izurrietan eta, gainera, hiri ekosistema hobetzen dute.
Habiak egin ondoren, herriko hainbat zuhaitzetara eraman eta adarretatik zintzilikatu dira, hegazti bikoteek kutxak okupatu eta bertan habia eginen dutelakoan. Habia bakoitzaren jarraipena eginen da, zenbat okupatu diren eta zer hegazti espezie diren ikusteko.
“Ingurumenarekiko konpromisoa eta errespetua haurtzaroan ikasten dira nagusiki, baina ez informazioaren bidez, baizik eta ingurunearekiko harreman hurbil eta onuragarriaren bidez ” Heike Freire.
Haurrena, gazteena eta kontakizun laburrak dira Antsoaingo Udalak urtero antolatzen dituen literatur lehiaketak. Horientzat guztientzat, ekainaren 25a da originalak entregatz...
Antsoaingo Udalak 2023-2026 legealdian Udaltzaingoak izan duen egoerari buruzko barne-azterketa bat aurkeztu du udal batzordean, zerbitzuaren egungo egoera eragin duten antola...
Ekimenaren aurkezpena Idakin egin zen, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldien barruan Antsoaingo U...