
Antsoainek bere Energia Komunitatea sortzeko lehen urratsa eman du
Antsoaingo Udalak urrian hasiko du 2024-2030 Plan Estrategikoaren proiektuetako bat: tokikoenergia-komunitatea eratzea. Urriaren 14an, asteartea, 19:00etan, Talde Eragilearen ...
“Euroeskualdeko Hiritartasuna” proiektu-deialdia Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdeak sustatu duen programa bat da, helburu hauek betetzeko asmoz: lurraldeko eragileek elkar ezagutzea, eleaniztasuna sustatzea, kultura hedatzea, euroeskualdeko gazteak engaiatzea eta talde zaurgarriak sartzea.
Euroeskualdeko Batzorde Betearazlea euroeskualdeko kide diren hiru gobernuetako ordezkariek osatzen dute, eta onetsi egin du “Euroeskualdeko Hiritartasuna 2025” proiektu-deialdiaren hautaketa. Akitania, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko elkarlanerako 19 proiektu finantzatuko dira (horietako 8, proiektu kulturalak) ia 500.000 eurorekin. Asko izan dira hautagaitzak aurkeztu dituzten hiru aldeko partzuergoak, 46 guztira; hainbat arlotakoak gainera: kultura, kirola, hezkuntza, gazteria, eleaniztasuna eta erronka sozial garaikideak.
KARRIKAN ZUBIAK II izeneko proiektuak 22.830 euroko laguntza jaso du, eta segida ematen dio kaleko arteendako mugaz gaindiko plataformari, zeinak laguntza pertsonalizatua ematen baitio sortzen ari den konpainia bati. Aurten, gainera, bitartekaritzarako eta sormenerako eremu bat gehitu da.
Karrikan mugaz gaindiko plataforma bat da, kaleko arteak sustatzea helburu duena. Plataforma horrek laguntza pertsonalizatua ematen dio sortze bidean diren bi konpainiari: baliabideak ematen dizkie, baita emanaldiak sortzeko, sustatzeko eta hedatzeko baliabideak eta jakintzak eskura jarri ere.
Iruñeko Udala plataformara gehitzea
Aurten, 2025ean, Iruñeko Udala Karrikan plataformako bazkide egin da, erakunde gisa, kooperazio kulturalaren sarean parte hartu nahi baitu modu aktiboan, eta lagundu egin nahi baitu proiektuaren esparruan aurreikusitako ekintzak garatzen.
Karrikan Zubiak elkartean, Iruñeko Udalaz gain, beste probintzia batzuetako bost udal daude: Hendaia, Bilbo, Gasteiz, Leioa eta Antsoain (zein bere programazioak ditu: Mai du Théâtre, Kalealdia, Kaldearte, Umore Azoka eta Antsoaingo programazioa); eta buru lanak egiten dituzten bi eragile kultural: Iparraldeko TOPADA Fabrika izeneko kaleko arteen lantegi berria, eta Karrikan Euskal Kaleko Antzerki Sarea Elkartea bulego tekniko gisa.
Iruñeko Udalak hartutako konpromisoak.
Karrikan Zubiak proiektuan laguntzea eta parte hartzea; horretarako, proiektu horren barruan bultzatutako egonaldi-deialdian hautatutako konpainiaren emanaldi bat kontratatuko du, 1.800 euroan (zergak barne). Horrez gain, bitartekaritza kulturaleko jarduera bat finantzatuko du, 300 euroan (zergak barne). Proiektua gauzatu eginen da, baita Euroeskualdearen dirulaguntza jasotzen ez bada ere. Oraingo honetan, Komorebi Produkzioak konpainiaren “Argilunak” ikuskizuna finantzatu da, zeina Civivox sareko RECORD-ARTE zikloaren barruan arituko baita, heldu den azaroaren 2an, Kondestable Civivoxean.
(Argilunak proiektuaz gain, egonaldien 2025-2026ko aldirako deialdian, Ni errekadista nintzen antzezlana hautatu zen, Ane Gebara eta Iván Casadorena, zeina Leioako Umore Azokan lehen aldiz antzeztuko baita 2026ko maiatzean).
Karrikan Elkarteak Euroeskualdearen laguntza-deialdira proiektua aurkez dezan, Iruñeko Udalak konpromiso-idazki bat sinatuko du erakunde horrekin eta elkarteko gainerako kideekin.
Proiektua laguntzaren onuradun izanez gero, Iruñeko Udalak konpromisoa hartzen du deialdian ezarritako baldintza orokorrak betetzen direla bermatzeko, besteak beste, honako hauek: hedatzeko betekizunak betetzea, Euroeskualdeak eskatutako logotipo instituzionalak txertatzea eta emakidaren ondoriozko beste edozein baldintza.
Iruñeko Udalaren diru-ekarpena erabiliko da Euroeskualdearen laguntzaren bidez finantzatzen ez diren proiektuaren gastuak ordaintzeko. Laguntza hori eskatuko da proiektuaren kostu osoaren eta bazkide diren elkarteek egindako ekarpenen artean sortutako defizita ordaintzeko.
Antsoaingo Udalak urrian hasiko du 2024-2030 Plan Estrategikoaren proiektuetako bat: tokikoenergia-komunitatea eratzea. Urriaren 14an, asteartea, 19:00etan, Talde Eragilearen ...
Kirola haurtzaroan eta gaztaroan egiteak mesede egiten dio hazkuntza fisikoari eta mentalari eta, horrez gain, onada sozializazioa, diziplina eta konfiantza sustatzeko, eta be...
Barricada kaleko aparkaleku plazak berde kolorekoak izango dira eta Soilik baimendutako ibilgailuak baino ez dira izen-emate zuriarekin seinaleztatuko dira. Inskripzio hori ir...