Idaki irisgarriagoa
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Antsoaingo Udalak “Adimen artifiziala zure negozioaren kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko” prestakuntza-zikloa amaitu du. Ekimena herriko merkataritzari zuzenduta dago eta martxoaren 11, 18 eta 25ean egin da herriko liburutegi publikoan.
Ikastaroan 10 merkatarik hartu dute parte, eta modu praktikoan hurbildu ahal izan dira adimen artifizialak enpresa-esparruan eskaintzen dituen aukeretara. Ione Barcos MKkomunikazioko profesionalak eman du prestakuntza, komunikazioan eta negozioari aplikatutako tresna digitaletan espezializatua.
Saioetan ChatGPT eta Gemini bezalako tresnak landu dira, establezimenduen eguneroko kudeaketa hobetzeko, prozesuak optimizatzeko eta bezeroekiko komunikazioa indartzeko, batez ere ingurune digitalean.
Tailer hau doakoa izan da parte hartzaileentzat, COIINAren (Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala) bitartez bideraturiko Europako funtsen finantzaketari esker.
Programaren jarraipen gisa, aste honen amaieratik aurrera negozio bakoitzean tutoretza pertsonalizatuen fase bat hasiko da, eskuratutako ezagutzak zuzenean aplikatzeko eta tresnak saltoki bakoitzaren errealitatera egokitzeko helburuarekin.
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Arturo Campión kaleko 8. zenbakian zegoen pentsio zaharrean egokitutako etxebizitzek logela batetik hirura dituzte, eta hileko errentak 263,56 eta 624,48 euro artekoak dira. ...
Antsoaingo elkarteek eta erakundeek beren proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, irailaren 1etik 6ra herri bozketa eginen da irailaren 17an Antsoaingo jaiak iragar...