Menpekotasuna eskatu gabe etortzen da, spoiler aske izatea da zure istorio onena
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Antsoaingo elkarteek eta erakundeek beren proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, irailaren 1etik 6ra herri bozketa eginen da irailaren 17an Antsoaingo jaiak iragartzeko txupinazoa nork botako duen aukeratzeko. Bozketan parte hartu dezakete Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek.
Bozketa udalaren web gunean (www.ansoain.es) edo 012 herritarren arretarako telefonoaren bitartez egin daiteke (astelehenetik ostiralera).
Aurkeztutako proposamenak ondorengoak dira:
1. BIKUPE ELKARTEA
Bikupek 20. Urteurrena ospatzen du aurten, 20 urteko lana Antsoaingo herriaren alde eta herriarentzat. “Herria egitea” izan da baitabeti bere helburua. Bi hamarkada hauetan zehar, herriarekin duen konpromisoa kultur, gizarte eta jai ekitaldien antolaketan gauzatu da. Gainera, bere ateak beti irekita egon dira herriko beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzeko.
Proposatzailea: El Txarko Peña
2. AIMAR MARCOS OCAÑA
Herriko bizilaguna, Aimarrek gure herriaren izena eraman du lurralde osora harrotasunez, El Conquistador del Fin del Mundo-n parte hartu ondoren. Bertan, bigarren postua lortu zuen, eta publikoaren faborea, bere hurbiltasunagatik, begikotasunagatik, ahaleginagatik eta gainditze gaitasunagatik.
Proposatzailea: Antsoaingo Konpartsa Txikia
3. JUAN CARLOS MARTÍNEZ ARREGUI
Gure herriko kultura eta kirol teknikaria 30 urte baino gehiagoz. Juan Carlosek kirolaren ikuspegia lehiaketatik askoz haratago ulertuta bultzatu zuen, osasunari eta ongizateari estuki lotuz, eta gaur egun “kirol-errezeta” bezalako proiektu sendo eta garrantzitsuak martxan jarriz.
Proposamena: Ezkaba Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu...