Dagoeneko eskuragarri dago Antsoaingo eremu publikoari buruzko parte-hartze prozesuaren erantzuna
Antsoaingo Udalak herritarrek parte hartzeko prozesu bat irekiko zuen udalerriko eremu publikoa hobetzeko aurreikusi diren bi jarduerei buruzko iritziak biltzeko.
Prozesua Antsoain 2024-2030 Plan Estrategikoaren barrenean kokatu dugu eta jarraipena ematen dio HJUPri (PMUS) eta “Antsoaingo Kaleak” ekimenei; irisgarritasun hobeko kaleak, seguruagoak, berdeagoak eta atseginagoak eraikitzeko, eguneroko bizitzara egokituak.
Bi jarduera
- Harrobiak / Harrobiak zeharkalea / Arturo Campion / Nafarroa / Euskal Herria plaza.
Tokiko Inbertsioen Planari lotutako obra integrala da. Jarduera honi esker hodi-sareak, zoladurak eta argiak berrituko dira, irisgarritasuna hobetu, oinezkoen lehentasuna indartu, landareak eta hiriko altzariak gehitu, eta trafikoa motelduko da.
- Larrazko / Dorrondea / Lerin ingurua
Hirigintza taktiko jarduera bat oinezkoen mugikortasuna hobetzeko, ibilbideak eta geldialdi laburrak ordenatzeko, bideko segurtasuna indartzeko eta Ezkaba-Arga korridoreari hasiera emateko.
Txostenak jasotako ekarpen nagusiak azaltzen ditu, Harrobiak, Arturo Campion, Nafarroa, Larrazko eta Dorrondea kaleen proiektuetan nola hartu diren kontuan. Proposamen batzuk aztertzen ari dira oraindik, obrak hasi baino lehen informazioa emanen da.
Kontsulta ezazu erantzun osoa hemen
