Antsoainek parte-hartze prozesu bat irekiko du eremu publikoaren hobekuntza helburu

Antsoainek parte-hartze prozesu bat irekiko du eremu publikoaren hobekuntza helburu

Antsoaingo Udalak herritarrek parte hartzeko prozesu bat irekiko du udalerriko eremu publikoa hobetzeko aurreikusi diren bi jarduerei buruzko iritziak biltzeko.

Helburuak dira aurreikusitako obrak azaltzea eta inguru horietan bizi, ibili, lan egin, erosi edo udal zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen ekarpenak biltzea. Izan ere, herritarren eguneroko esperientziak lagundu dezake xehetasunak zaintzen eta etorkizuneko hobekuntzak bideratzen.

Prozesua Antsoain 2024-2030 Plan Estrategikoaren barrenean kokatu dugu eta jarraipena ematen dio HJUPri (PMUS) eta “Antsoaingo Kaleak” ekimenei; irisgarritasun hobeko kaleak, seguruagoak, berdeagoak eta atseginagoak eraikitzeko, eguneroko bizitzara egokituak.

Bi jarduera

  1. Harrobiak / Harrobiak zeharkalea / Arturo Campion / Nafarroa / Euskal Herria plaza.

Tokiko Inbertsioen Planari lotutako obra integrala da. Jarduera honi esker hodi-sareak, zoladurak eta argiak berrituko dira, irisgarritasuna hobetu, oinezkoen lehentasuna indartu, landareak eta hiriko altzariak gehitu, eta trafikoa motelduko da.

  1. Larrazko / Dorrondea / Lerin ingurua

Hirigintza taktiko jarduera bat oinezkoen mugikortasuna hobetzeko, ibilbideak eta geldialdi laburrak ordenatzeko, bideko segurtasuna indartzeko eta Ezkaba-Arga korridoreari hasiera emateko.

Nola parte hartu?

            Hiritarrek hainbat moduz parte hartu ahalko dute:

  • Online galdetegia betez. (Esteka)
  • Paperezko galdetegia betez, parte hartzeko tokietan: Lapurbiden, Idakin eta Harrobin
  • Informatzeko eta parte hartzeko antolatu den jardunaldian parte hartuz; bide batez, ibilbide bat eginen da eragina jasoko duten tokiak ikuskatzeko.
  • Prozesuan zehar kalean bertan eginen diren galdetegi laburretan parte hartuz.

Galdetegia erantzuteko aukera maiatzaren 29ra arte.

Informatzeko jardunaldia eta azalpenak emateko ibilaldia:

Data: maiatzaren 26a

Ordua: 18:30

Tokia: udaletxean

Proiektuek zehaztasun maila altua dute dagoeneko, beraz, ez gara zerotik diseinatzen hasiko. Parte hartzeak jarduerak azaltzeko, ekarpen bideragarriak hartzeko, eguneroko beharrak zehazteko eta etorkizuneko prozesuei begira ikasteko balioko du.

Behin prozesua bukatuta, Udalak emaitza nagusien berri emanen du publikoki.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba