2026ko maiatzak 25

Antsoainek bere literatur lehiaketen deialdia egin du

Foto noticia

Haurrena, gazteena eta kontakizun laburrak dira Antsoaingo Udalak urtero antolatzen dituen literatur lehiaketak.

Horientzat guztientzat, ekainaren 25a da originalak entregatzeko azken eguna.

Gazteen lehiaketaren kasuan, bi modalitate daude, ipuinak eta poesia, zenbait kategoriarekin. Antsoaingo gazteek eta Eunate, Irubide eta Iñaki Ochoa de Olza institutuetako ikasleek parte hartu dezakete bertan. 115 euroko saria dago modalitate eta kategoria bakoitzean.

Antsoaingo haur guztiek eta Ezkaba, Doña Mayor, Esclavas eta Ilundáin Kardinala ikastetxeetako ikasleek parte hartu dezakete hiru hezkuntza-mailatan garatzen den lehiaketa honetan. Saria 100 euroko txartel bat da haietako bakoitzeko irabazlearentzat.

Azkenik, Lapurbide kontakizun laburren lehiaketak 37. edizioa beteko du aurten. Lanek argitaragabeak izan beharko dute, 3 eta 12 orrialde artekoak, euskaraz edo gaztelaniaz.

Modalitate bakoitzeko lehen saria 600 eurokoa da, eta bigarrena, 250 eurokoa.

XXI. GAZTE LITERATUR LEHIAKETA 2026. OINARRIAK (1)

XXVII. HAUR LITERATUR LEHIAKETAREN 2026 OINARRIAK

XXXVIII. NARRAZIO LABURREN LAPURBIDE LEHIAKETA 2026

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba