2026ko irailak 10

Antsoainek maizterren tradizioa sustatu du bere jaietan

Foto noticia

Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu gutxira, txupinazoa botako da bertatik. Pixka bat lehenago, beste bikote batekin batera, Harrobitik abiatuko den desfile baten buru izanen dira, eta desfilea Udaletxe plazan amaituko da, dantza batekin.

Maider Ruz Bellok eta Aritz Gonzalez Narvaezek, Harrobiren izenean, eta Leo Leunda Larumbek eta Inma Arteaga Valerdik, dantza-taldeen izenean, irudikatuko dituzte aurten pertsonaia horiek. Iraganean, ohikoak izaten ziren Iruñerriko herri eta auzoetako jaietan. Jaiak antolatzeaz eta horiek egin ahal izateko puskabiltza egiteaz (dirua biltzeaz) arduratzen ziren pertsonak ziren.

Udaleko Kultura arloaren gidaritzapean herriaren kultura-identitatea sustatzeko lanean ari den herritar talde batek erabaki zuen hau izatea bere lehen proiektuetako bat. Fanfarrea eta dantza-taldeak ideia bultzatu zutenen artean zeuden, eta bete-betean inplikatu dira; izan ere, talde horietako bi kide, Asier Herrero González eta Leo Leunda Larumbe, hurrenez hurren, arduratu dira jaiak hasi aurreko uneetan estreinatuko duten dantzaren musika konposatzeaz eta koreografia diseinatzeaz. Fermín Teruel Echezarretak egindako jantziak erabiliko dituzte. Lehen dantza horretan, dantza irakasteko antolatutako entseguetara joan diren pertsonek lagunduko diete.

Kultura, identitatearen eta gizarte-kohesioaren elementu gisa, iaz onartutako Plan Estrategikoaren helburuetako bat da. «Somos Ansoáin – Antsoain gara» proiektuaren esparruan, pertsona talde batek hainbat proiektu garatzen ditu, hala nola hau, jaietako azken ezustekoaren antolaketa eta aurrerago gehituko diren beste hainbat. Helburua da iraganera begiratzea, azken hamarkadetan beste toki batzuetako pertsonak hartuz modu esponentzialean hazi den herri bateko kide izatearen sentimendua sustatzeko; eta, aldi berean, etorkizunari begiratzea, bizi nahiko genukeen Antsoain eraikitzeko.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Idaki irisgarriagoa

Idaki irisgarriagoa

Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba