Aprobación de la Ponencia de Valoración
Noticias eus
136. ALDIZKARIA – 2018ko uztailaren 16a
Antsoaingo Udalak, 2018ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Antsoaingo udal-mugarteko balorazio txostenaren proiektua.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.
Antsoainen, 2018ko ekainaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1808500