Aldaketa, Uda-neguetako igerilekuen, gune hidrotermalaren eta instalazio osagarrien eta kirol abonamenduko jardueren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

urtarrila 24, 2019

16. ALDIZKARIA – 2019ko urtarrilaren 24a

Antsoaingo Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udalaren 13. ordenantzan, Uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonamenduko jardueren prezio publikoak arautzen dituen horretan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.


<< atzera