San Juan suak. Kokalekua eta arauak

 

Ekainaren 23ko San Juan suak direla eta Antsoaingo biztanleei jakinarazten zaie Udal jabetzako partzelan egingo direla, Berriozar eta Berriobeiti kaleen artean, industrialdeko udal-biltegiaren ondoan.

Udalak alboko kaleen zirkulazioa moztuko du eta komunak jarriko ditu. Kokaleku berriak, suez disfrutatzeko eta mahaiak eta aulkiak jartzeko toki egokiak eskaintzen ditu.

Halaber, pertsonen eta inguruko eraikinen segurtasuna bermatzeko, erretzeko gaien metek GEHIENEZ 1,5 METROKO DIAMETROA ETA GARAIERA IZAN DEZAKETE.

Soilik egurra, kartoia eta papera jar daiteke sutarako eta iltzeak dituzten materialak erretzea saihestu behar da.

00: 00etan suak itzaltzen hasi beharko dira, eta, horretarako, Udalaren erretena jarriko da.

Arriskuak ahalik eta gehien murrizten San Juan suak disfrutatu ahal izatea lortu nahi du Udalak neurri hauekin. Hortaz, erantzukizunez jokatzeko eskatzen da.

Eskerrik asko.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba