BAKE EPAITEGIA
Otros eus
Bake epailea: Nerea Soto García
Ordutegia: astelehena eta osteguna 09:00etatik 14:00etara.
BAKE EPAITEGIAREN ESKUMENAK
Jurisdikzio zibila
- Adiskidetze zibilak, zenbatekoa edozein dela ere.
- Adiskidetze zibilak, 90,15 euro arte.
- 90,15 eurotik beherako erreklamazioak eskatzen diren gai zibilei buruzko ezagutza lehen auzialdian
- Laguntza judiziala.
Jurisdikzio penala
- Lehen auzialdian, ondoren aipatzen diren hutsegiteak substantziatu, epaitu eta betearazi: mehatxuak, derrigortzeak, irainak edo iseka ez-zuzen arinak, familian gertatzen direnak izan ezik.
- Jabari publikoko edo pribatuko ondasun higiezinak higatzea.
- Xiringak edo bestelako gauza arriskutsuak bertan behera uztea.
- Legez baimenduta ez dauden ikuskizunetan animaliei tratu txarrak ematea.
- Epaitegi bateko entzunaldian, ekitaldi publikoetan, kirol nahiz kultur ikuskizunetan, ospakizunetan edo bilera jendetsuetan ordena galaraztea.
- Laguntza judiziala.
Erregistro Zibila
- Erregistroan izena ematea, jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak eta bizi agiriak ematea.
- Ezkontza zibileko espedienteak.
- Pertsonen izenak Estatuko edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Abizenak euskal grafiara egokitzea.
- Abizenen alderanzketa.
Helbidea: Udaletxeko plaza 1 (sarrera Noain Anaien kaletik). Posta kodea: 31013. Antsoain, Nafarroa.
Telefonoa: 948 38 22 42
E-Posta: secretariajuzgado@ansoain.es; agentejuzgado@ansoain.es