Conmigo en euskera, si tú quieres

Noticias eus

IMG_20170601_Antsoaingo Udala

KANPAINA MUSTU DU ANTSOAINGO UDALAK

 Antsoaingo Udala ilusioz dago ospakizun denboraldiaren zain, antsoaindar asko biltzen baitira garai horretan euren herriaz elkarrekin gozatzeko. Eta kanpaina berritzaile bat eskuan duela emanen dio hasiera denboraldiari. Gaur goizean aurkeztu du, ospakizunetan elkarlanean aritzen diren hainbat lagunen ondoan, izan ere, kanpainak helburu du zenbait festa-gunetan euskararen presentzia eta erabilera handitzea.

Ospakizun sasoia larunbatean hasiko da, Kirolaren Egunarekin; Antsoaingo Egunarekin jarraituko du; gero, gazteen astea etorriko da; eta Iruñerriko bizilagunekin hainbat festatan ibili ondoren, Arrikurrock eta herriko festetan ekimen hau indartuko da; orain arte nahiko txikia izan baita euskararen ikusgarritasuna toki batzuetan, eta, oro har, ez da toki horiekin asoziatu izan, hainbat arrazoi medio.

Horregatik, Antsoaingo Udalak ekitaldi batzuetako hizkuntza paisaiaren hobekuntzan eragin nahi du, euskararen presentzian eta zerbitzugune batzuetako erabilera ohituretan. Gainera, urtez urte, handitzen ari da leku horietara bertaratzen den euskaldun kopurua eta ospakizun horietan ere euskara erabili nahi dutenena, eta Antsoaingo Udalak bat egiten du nahi horrekin, eta denon artean erabilera hori bultzatzeko motibatu nahi du.

 Horretarako, toki horiek eta bertan zerbitzua emanez ibiliko diren kolaboratzaileak identifikatuko dira. Lonak, kamisetak eta segurtasun txalekoak erabiliko dituzte horretarako, sortu berri den logo berezi batekin: euskararen “e” bat duen geolokalizatzaile original bat darama “Nirekin euskaraz, zuk nahi baduzu” mezuarekin batera. Mezu horrekin, batetik, kolaboratzaile horiek euskaldun gisa aurkeztuko dute euren burua eta non dauden ikusi ahal izanen da. Bestetik, euskara erabiltzea erraztuko dute, izan ere, kolaboratzaile horiek jarraibide sinple batzuk ere izanen dituzte horretarako: beraiek izanen dira euskaraz agurtu ondoren eskaintza eginen dutenak; beraz, zerbitzu emateko uneetan hizketa ohitura txiki horietan eraginez, erabilera bultzatzen lagunduko dute. Iaz probatu ziren jarraibide horiek, eta nabarmen handitu zen erabilera gune zehatz horietan. Udalak kanpainaren kolaboratzaileen esku jarriko ditu material horiek.

Bestalde, Antsoaingo Udalak jakinarazi nahi du logo hori erabiltzen ahal dela irabazi asmorik gabe, autopublizitate asmorik gabe, eta zerbitzuguneetan aurrez aurre euskararen erabilera bultzatzeko helburu bakarrarekin; beste herrietako jendeak, taldeek edota entitateek ere erabil dezakete; eta behar badute, helbide honetan aurkituko dute: www.antsoain.eus eta hasierako orrian aurkituko dute.

Sin título

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba