Encomienda de gestión a la sociedad pública Idakirolak, S.L.

Noticias eus

Antsoaingo Udalak, 2017ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Antsoaingo Udalak, 2017ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, zuzeneko kudeaketa, tokiko merkataritza sozietate baten bidez, onetsi zuela Antsoaingo Udalaren kirol eta kultur instalazioen kudeaketaren zerbitzu publikoak behar bezala kudeatzeko.

Ikusirik horretarako Idakirolak Sociedad Limitada merkataritza sozietatea eratu dela, udal kapital hutsez osatua, udal honen baliabide propio eta zerbitzu tekniko gisa, sozietate horren estatutuen 3. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ikusirik Koldo Moreno Baquedano notarioaren aurrean 2017ko abuztuaren 1ean egiletsitako eskrituraren bidez (774 zenbakiko protokoloa) eratu dela Idakirolak Sociedad Limitada.

Kontuan harturik, xede horretarako, kudeaketa-esleipena egin daitekeela baliabide horren alde, aipatu zerbitzuak oso-beterik eta eraginkortasunez egiteko, legeak ezarritako tramiteak bete ondoren.

Kontuan harturik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 6. eta 8. artikuluetan ezarritakoa.

Bozketa eginda, 4 boto alde eta 3 boto aurka eman dira, eta horregatik Udalaren osoko bilkurari proposatzen zaio erabaki hau hartzea:

Lehendabizikoa: Idakirolak SL merkataritza sozietatearen alde esleitzea Antsoaingo Udalaren kirol instalazioak, espazio eszenikoa (antzokia) eta kale antzezpenen laguntza teknikoa kudeatzeko zerbitzu publikoen kudeaketa. Sozietate hori udal kapital hutsez osatua dago, administrazio honen baliabide propio eta zerbitzu tekniko gisa. Hona hemen esleipenaren baldintzak:

Kirol instalazioak, espazio eszenikoa eta kale antzezpenen laguntza teknikoa jendea kirolean, kulturan, aisian eta jostetan ari dadin sortu ziren; beraz, aipatu kirol eta kultur instalazioen kudeaketa esaten denean xede horiek betetzeko behar diren lan guztiak bere gain hartuko direla ulertuko da.

Zehatz-mehatz, Idakirolak SLk Antsoaingo Udalaren kirol eta kultur instalazioak kudeatzeko lanak honako jarduketa hauek bilduko ditu:

Udalaren kirol instalazioen garbiketa eta sarbide-kontrolerako zerbitzuko langile guztiak antolatzea, baita sozietatearen menpeko langileak (sorosleak, monitoreak eta espazio eszenikoko langileak) ere. Langile horien urteko egutegiak zehaztea. Presentzia, jarduna, zerbitzuaren kalitatea, lan arriskuak prebenitzeko arauen betearazpena eta, oro har, langileen lan jarduerari lotutako oro kontrolatzea eta kudeatzea. Ordezkapenetarako zerrendak kudeatzea.

Aipatu udal instalazioetan gauzatzen diren kirol eta kultur jarduerak antolatzea, Udaleko kirol teknikariarekin eta teknikari sozio-kultural komunitarioarekin koordinatuta.

Lan administratiboa egitea: kirol jardueren informazioaren hedapena, jarduera horien erabiltzaileen erregistroa, instalazioen orduen erreserba, etab.

Sozietateak antolatutako kirol jardueren publizitatea eta marketina gauzatzea.

Urteko programak Udaleko kultur teknikariarekin eta teknikari sozio-kultural komunitarioarekin koordinatzea, baita kulturan eta kiroletan eginkizunak dituen Udaleko gobernu organoarekin ere.

Jarduera bakoitzaren ardura duten langileak hautatzea.

Enpresaren zerbitzuak eta eginkizunak behar bezala betetzeko egokitzat jotzen diren gainerakoak.

Idakirolak SL beharturik egonen da kudeaketa-esleipen honen bidez manatzen zaizkion jarduera eta zerbitzuak egiteko behar diren giza baliabide eta baliabide material eta teknikoak jartzera, ekonomia, efizientzia eta kalitate irizpideei jarraikiz. Alde horretatik, Idakirolak SLk enpresaburu izaera izanen du, ondorio guztietarako, bere ardurapean dauden langileen aldera; horien gain, zuzendaritza, kontrol eta diziplina ahalmenak izanen ditu. Gisa berean, nahitaez bete beharko ditu, erantzule bera baizik ez dela izanen, lan arloan, gizarte segurantzan eta laneko segurtasun eta higienean indarra duten xedapenak.

Enpresak berak ez baditu, Idakirolak SLk kontratatuko ditu hitzartutako zerbitzuak kudeatzeko behar diren baliabideak.

Udalak edozein motatako eskubideak, instalazioak, ekipamenduak edo dirua ematen ahalko ditu esklusiboki zerbitzua emateko, sozietatearen eraketan ezarri bezala, betiere ondare ondasunak badira.

Beharrezkoa izanen da Udalbatzaren aldez aurreko baimena lortzea zerbitzuan hobekuntzak gehitzeko, Udalbatzak berak hobekuntza horiek ezartzeko aukerari kalterik egin gabe.

Kudeaketa-esleipen honek indarra hartuko du bere sinaduraren egunetik 2017ko abenduaren 31 arte, eta besterik gabe luzatuko da, urte naturaletan, alderdiren batek espresuki salatzen ez badu, gutxienez ere erabaki honen edo haren edozein luzapenen mugaeguna baino hilabete lehenago.

Kudeaketa-esleipen hau indargabetzeko arrazoiak izanen dira alderdien idatzizko adostasuna, haren edukia betetzeko gerora etorritako ezina eta haietariko edozeinek haren klausulak ez betetzea. Udalbatzaren osoko bilkurak esleipenari uko egin edo horretan atzera egiten ahalko du, sozietatearen administrazio kontseiluari entzunaldia eman ondoren, indarreko araudian ezarri bezala.

Esleitutako jarduerak gauzatzen diren bitartean ager daitezkeen arazo guztiak osoko bilkurak ebatziko ditu, egokiak diren txosten teknikoak aztertu ondoren. Arazoak ebazteko hartzen diren erabakiek amaiera emanen diote administrazio bideari, eta horien aurka errekurtsoa jartzen ahalko da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

Esleipenak ondorioak izateko, aipatu sozietateak onartu beharko du, indarreko araudiak ezarri bezala.

Bigarrena: Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko behar diren agiri guztiak sinatu eta formalizatzeko.

Hirugarrena: esleipen honen onespenari buruzko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Antsoainen, 2017ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1710214

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba