Gaurkotasuna



Antsoainen zergen ordainagiriak paperean jaso nahi ez dituenak email bidez jaso ahal izango ditu aurrerantzean.

Udalak aurten martxan jarriko duen aldaketa honek aurrerapausoa suposatzen du, hainbat zentzutan. Alde batetik, aukera hau emanez, ordainagirien kudeaketa eraginkortu eta erraztu nahi da. Eta, bestetik, ingurugiroarekin arduraz jokatu nahi da.

Ordainagiriak posta elektronikoz jaso nahi ditut

Ordainagiriak helbideratuak ez dutenentzat eta helbideratzea nahi dutenek bete beharreko instantzia: Helbideratze aginduaren erreferentzia

Bi forma daude instantziak kudeatzeko: sac@ansoain.es emailera sinatuta bidalita edo egoitza elektronikoaren bitartez.