Menpekotasuna eskatu gabe etortzen da, spoiler aske izatea da zure istorio onena
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Ekainaren 3tik 15era posible izanen da Antsoaingo Udal Kirol Zerbitzuak antolatutako 2025/2026 denboraldiko kirol jardueretan aurrez izena ematea. www.idaki.org orrian egin daiteke, posta elektronikoz kirolak@ansoain.es helbidera datu pertsonalak bidaliz edo 948 132 288 telefonora deituz.
Kirolari eta erregulartasunez egindako ariketa fisikoari esker bizi-kalitate ona lortu ahal da. Kirola haurtzaroan, ohitura osasungarriak heldutasunean eta zahartze aktiboa funtsezkoak dira modu osasuntsuagoan bizitzeko. Honako jarduera hauetan eman daiteke izena: Xakea, Gimnasia Erritmikoa, Judoa, Multikirola, Patinajea, Pilota, Triatloia, Futbola eta areto-futbola, Saskibaloia, Eskalada, Herri Kirolak, Halterofilia, Gimnasia +60 urte, Aquagym +60 urte, Indar-tailerra +60 urte, eta Haurtxoentzako, haurrentzako, helduentzako eta +60 urtekoentzako igeriketak.
Jardueraren behin betiko izen-ematea eta ordainketa ekainaren 20tik 30era izanen dira.
Denboraldia urriaren 1ean hasiko da.
Gogoratu nahi dugu, halaber, Idakirolak eskura jartzen duen helduentzako jarduera fisiko eta osasungarrien parrilla erakargarria, urte osoan zehar aktibo mantentzen dena, uztailean izan ezik
Informazio gehiago www.ansoain.es edo www.idaki.org webguneetan.
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu...