
KOMIKIBOOMaren 6. edizioa – Komikizko Jardunaldi Sozialak Antsoainen
Apirilaren 1etik 12ra, Antsoain izango da Nafarroako herriaren erdigunea komiki sozialena KOMIKIBOOMaren 6. edizioaren ospakizunarekin. Jardunaldiak komikia dibulgatzen, hausn...
Antsoaingo Udalak herritarrei jakinarazten die Jantoki Komunitariorako Zerbitzuan izena emateko epea zabalik egonen dela martxoaren 14ra arte, eta guztira 50 plaza eskainiko direla, bi modalitate ezberdinetan banatuta: jantoki komunitarioa (40 plaza) eta etxez etxeko zerbitzua (10 plaza). Plaza horiek adierazle sozialetan oinarritutako irizpide objektiboen bidez esleituko dira, desgaitasuna, elikadura-egoera, errenta-maila edo gizarte- eta sozializazio-premiei lotutako beste alderdi batzuk bezala.
Jantoki komunitarioaren kasuan, 40 plazak horrela banatuko dira: 10 desgaitasunak dituzten pertsonentzat, 10 elikadura-premiekin lotutako kasuetarako, 5 errenta baxuko egoeretarako, eta 15 bestelako alderdi sozioekonomikoetarako edo gizarte-integrazioarekin zerikusia duten kasuetarako. Bestalde, etxez etxeko zerbitzuan 10 plaza eskainiko dira. Horietatik 3 desgaitasunak dituzten pertsonei esleituko zaizkie, 4 gizarte-zerbitzuen arreta behar dutenei edo mendekotasun egoeran daudenei, eta azken plaza elikadura-premiak, errenta baxua edo beste irizpide sozial batzuk betetzen dituen pertsona bati egokituko zaio.
Aukeraketa puntuazio-sistema baten bidez eginen da, lehentasuna adierazle bakoitzean puntuazio handiena lortzen duten pertsonei emanez. Gainera, kategoria bakoitzaren barruan ordezkoen zerrendak osatuko dira, baja posibleak bete ahal izateko. Horretarako, lehenbizi adierazle bereko ordezkoengana joko da, eta, halakorik ezean, puntuazio orokor handiena dutenengana.
Tarifei dagokienez, menu bakoitzeko prezio normala 7,70 € izanen da, baina tarifa murriztuak eskainiko dira familiaren per capita errentaren arabera. Adierazle hori kalkulatzeko, aitortutako azken zerga-ekitaldiko diru-sarrera gordinak familia-unitateko kideen artean zatituko dira. Murrizketak mailaka aplikatuko dira: prezioak 0,78 €-tik (urtean 5.000 €-tik beherako errentak dituzten familientzat) 5,78 €-ra (20.000 €-tik 30.000 €-ra arteko errenten kasuetan) bitartekoak izanen dira. Deskontu horiek eskuratzeko, ezinbestekoa izanen da Antsoainen erroldatuta egotea eta udalarekin zorrik ez izatea. Baldintza horiek betetzen ez badira, tarifa arrunta aplikatuko da.
Zerbitzu horren premia dutenek eskabidea martxoaren 14a baino lehen aurkeztu behar dute Lapurbide zentroan (10:00etatik 13:00etara). Aurkeztu beharreko dokumentazioa hurrengoa da: NANa, desgaitasunaren eta/edo mendekotasunaren ziurtagiria (beharrezkoa izanez gero), dieta bereziak (beharrezkoa izanez gero) eta 2023ko errenta-aitorpena.
Apirilaren 1etik 12ra, Antsoain izango da Nafarroako herriaren erdigunea komiki sozialena KOMIKIBOOMaren 6. edizioaren ospakizunarekin. Jardunaldiak komikia dibulgatzen, hausn...
Martxoan eta maiatzean, Antsoaingo etorkizuna definitzeko prozesu parte- hartzailearen markoan, udalak hiru jardunaldi informatibo antolatu ditu. Ekitaldi horietan, aholkula...
Aurten, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeetako Berdintasun Teknikariekmezu argi bat helarazi nahi du: Genero berdintasuna oraindik lortu gab...