
Antsoainek omenaldi hunkigarria egin die bere merkatariei
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
Datorren maiatzaren 25ean Ezkaba ikastetxeko patioan jaialdi bat egingo da Afrikaren Egunaren omenez. Iruñeak urte asko daramatza egun hori ospatzen, kolektibo ezberdinek antolatutako ekitaldien bitartez. Aurtengo jaialdian Afrikando eta emakume afrikarren elkartea, Flor de África, lehen aldiz elkartuko dira. Ekimenean Antsoaingo Udalak, Nafarroako Gobernuak, Afrika Behar Beharrezkoak eta Baobab Danza-k parte hartzen dute.
Ekitaldiaren helburua Iruñean eta eskualdean dauden kultura afrikarrak ikusaraztea, kulturartekotasuna sustatzea eta ongi pasatzeko espazio bat sortzea da.
Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da ikastetxeko patioan kokatutako hiru gunetan. 1. gunean jolas afrikarrak, maskara tailerra eta ipuin kontalariak izango dira. 2. gunean, berriz, txirikorda, henna eta turbante tailerrak, eta Afrikako musika tradizionalaren historiari buruzko hitzaldi bat. Azkenik, 3. gunean perkusio tailerra eta dantzatzeko beste bi tailer antolatuko dira.
Eguerdiko ordu bietan jangela bat irekiko da eta bertan Flor de África-k yassa (arroza oilaskoarekin) eskainiko du.
Bazkalostean kulturartekotasunari buruzko mahai-ingurua egingo da Black Power, Flor de África eta Thierno y Arnauleko ordezkariekin.
17:00etan moda desfilea eta nigeriar dantzen erakustaldia izango dira.
Amaitzeko, 18:30etan Zarys Falcón, Rawan Diallo eta Brick Pako & Arimak kontzertu bana eskainiko dute.
Era berean, egun osoan zehar azoka, sukaldaritza txokoa, “Dental” argazki erakusketa, “Latidos” mihiseak, Baobar taberna eta hainbat zozketa eskainiko dira.
Jarduera guztien protagonistak Afrikako herrialde ezberdinetako pertsonak izango dira. Familia guztiarentzat dira eta sarrera doakoa da.
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
193.031 euroko superabita eta ia 1,6 milioi euroko soberakina izanik, udalerriak oinarriak ezarri ditu joan den astean aurkeztutako Plan estrategikoa garatzeko. Azteazkena eg...
Antsoaingo herri zaharrean bizi diren 25 pertsonek arrisku handiagoa dute, herrigunearen ezaugarriak eta egoera direla-eta, baso-sute baten ondorioak jasateko, duela 2 urte Ez...