KomikiBoom: komikiaren, fanzinearen eta kultura grafikoaren astea
Antsoainen eginen da martxoaren 20tik 28ra KomikiBoom jaialdiaren zazpigarren edizioa. Jaialdiak berriro ere komikiaren, fanzinearen eta autoedizioaren munduko sortzaileak eta...
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursailak 250 metro eta 15 baratze-maila ditu. Emakumeek berek dena dute antolatua produktu ekologikoak lantzeko eta biltzeko.
Ekimenak hiru xede ditu, hots, jasangarritasuna bultzatzea, emakumeen ahalduntzea eta sareak sortzea. Gaur egun, baratze komunitarioan badira hainbat plaza eta jendea sar daiteke.
Parte hartzeko, beharrezkoa da baratzera aldizka joateko eta nekazaritza- nahiz antolaketa-lanetan laguntzeko prestasuna izatea, modu kooperatiboan jardutea eta taldearen erabakiak errespetatzea. Horrez gain, ahalduntzearen eta berdintasunaren inguruko prestakuntza-gune posibleetan parte hartzea sustatzen da, baita horizontaltasunean, elkarrekiko errespetuan, erantzunkidetasunean eta barne-koordinazioan oinarritutako bizikidetza-arauak betetzea ere.
Interesa duenak eska dezala argibidea igualdad@ansoain.es helbide elektronikoan edo 948 38 40 48 telefonoan.
Antsoainen eginen da martxoaren 20tik 28ra KomikiBoom jaialdiaren zazpigarren edizioa. Jaialdiak berriro ere komikiaren, fanzinearen eta autoedizioaren munduko sortzaileak eta...
Korrikaren 24. edizioa martxoaren 19tik 29ra eginen da eta, ohi denez, euskararen aldeko errelebo lasterketa ospetsua herrira etorriko zaigu; aurten, zehazki, martxoaren 22an,...
Edukiontzi itxien sistema ezartzearen helburu nagusia hondakinak hobeto bereiztea da, bereziki materia organikoa. Izan ere, ez dugu ahaztu behar edukiontzi marroian biltzen di...