Milioi erdi euro baino gehiagoko inbertsioa Idaki hobetzeko
Antsoaingo Udala maiatza eta iraila bitartean Idakiko kirol instalazioetan hainbat jarduketa egiten ari da, guztira 600.685,70 euroko aurrekontuarekin. Jarduketek udako igeri...
Atzoko osoko bilkuran, Antsoaingo Udalak akordio bat onartu zuen etxebizitzak apartamentu turistiko gisa erabiltzeko lizentziak urtebetez eteteko. 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluaren arabera hartutako neurri horren helburua pisu turistikoen ugaritzeak izan ditzakeen balizko ondorio negatiboei aurrea hartzea da, herriko pertsonek etxebizitzak eskuratzeko dituzten zailtasunak areagotzea saihestuz.
Antsoain ia erabat finkatuta dagoen udalerria dela kontuan izanik, aipatutako erabakiak egungo bizitegi-sare soziokomunitarioa babestea eta turismo jasangarria sustatzea bilatzen du. Etendurak familia bakarreko bizitegi-erabilera edo erabilera kolektibo xehatua duten lursailei eragiten die, bizitegi-erabilera ebentuala izatea (hau da, apartamentu turistiko bilakatzea) aldi baterako eragotziz.
Araudiak ezartzen duenez, etendurak urtebeteko iraupena izanen du gehienez ere, eta hirigintza-plangintzako prozesu bat abiarazten bada luzatu ahal izanen da. Epe horretan, lizentzia mota horien inguruko araudi espezifiko bat osatuko da, etorkizunean edozein erabilera-aldaketak beharrezkoak diren hirigintza- eta gizarte-baldintzak betetzen dituela bermatuz. Erregulazio berriaren helburua pisu turistikoen lizentziak xedatzea izanen da, eta lizentzia horiek eskuratzeko bete beharreko baldintzak zehaztu ahal izanen ditu.
Akordioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuko da, gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea bermatuz. Horrez gain, etendura aplikatu aurretik lizentziak eskatu dituzten pertsonek jakinarazpen bat jasoko dute, eta legeak xedatutakoaren arabera, proiektuen kostuak zein udal-tasak direla eta kalte-ordainak jasotzeko aukera izanen dute.
Neurriak ez die eraginen dagoeneko baimena jaso duten pisu turistikoei.
Erabaki horren bidez, Antsoaingo Udalak hiri-garapen orekatuaren aldeko konpromisoa berretsi du, herritarren bizi-kalitateari eta udalerriaren iraunkortasunari lehentasuna emanez.
Gainera, 2025eko Urteko Kudeaketa Planaren lehentasunezko helburuetako bat gazteentzako, adineko pertsonentzako eta kolektibo zaurgarrientzako bizileku-irtenbide irisgarriak eta eskuragarriak bilatzea da, eta, horretarako, udalerriko etxebizitzaren egoera hobetzeko aukera ezberdinen azterketa egitea.
Antsoaingo Udala maiatza eta iraila bitartean Idakiko kirol instalazioetan hainbat jarduketa egiten ari da, guztira 600.685,70 euroko aurrekontuarekin. Jarduketek udako igeri...
Udalak erabilera txikiko hainbat berdeguneren mantentze-lanak egokituko ditu, udako hilabeteetan ur gutxiago kontsumitzeko, zuhaitzak babesteko eta biodibertsitatea sustat...
Lapurbide kaleko obren bidez, kale honetarako funtsezkoak diren oinezkoentzako bi pasabide goratuko dira, oinezkoen lehentasuna izanen duten maila bakarreko guneak sortuz. ...