2024ko otsailak 1

Ariketa fisikoa egiteko errezeta, arrakastu

Foto noticia

Azterlan askok erakutsi dute ariketa fisikoa maiz egiten badugu, gaixotasun jakin batzuk izateko arrisku txikiagoa izanen dugula, diagnostikatutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duela eta ongizatea areagotzen duela.

Antsoaingo Udalak eta Osasun Etxeak kirol errezeta abiarazi zuten joan den denboraldian; hau da, osa-sun langileek ariketa fisikoa egitea preskribitzen diete pertsona sedentarioei edota patologiaren bat dutenei, ariketa onuragarria izan dadin.

2023/24 denboraldi honetan, programak nabarmen egin du aurrera, hala parte-hartzaile kopuruan nola funtzionamenduan. Osasun Etxeak dagoenekoz 115 pertsona bideratu ditu Osasun Etxera (89 ema- kume eta 26 gizon), eta haietariko 90 programan ari dira. 20k, ordea, hainbat arrazoi direla medio, ez dute parte hartzerik izan. Guztira, bederatzi talde sortu dira, patologien arabera, pertsona bakoitzak bere profilerako egokienak diren ariketak egin ditzan. Talde horiek ordubeteko bi saio egiten dituzte aste bakoitzean Idakiko areto eta gimnasioetan, kirol profesionalek gidaturik. Berrikitan, talde bat sortu da 13 urtetik 30era bitarteko gazteentzat eta cross training gelan ari da entrenatzen. Bestalde, lehen aldiz, talde misto bat sortu da (talde guztietako fibromialgia pazienteek osatua) eta hidroterapia saioa egiten du astean behin gune hidrotermalean, taldekideen patologia tratatzeko.

Osasun Etxeko eta Idakiko langileen arteko komunikazio onari esker, denboraldi honetan jarraipen pertsonalizatuagoa egiten ari zaio paziente bakoitzari, eta haien datuak gizabanakoen erregistroan sartzen dira (hau da, osasunari buruzko hainbat adierazle neurtzen dira). Halaber, aurrez aurreko bilerak egiten dira pazienteen bilakaera ikusteko, asteko entrenamenduetan erregistratzen diren da- tuetatik abiatuta. Horri esker, bai eta tresna digitalak eta berariazko software bat erosi izanari esker, kalitate handiagoz egiten da programaren jarraipena, kontrola eta garapena.

Isabel Sánchez Zabal (argazkian), kirolean lizentziaduna eta osasunean espezializatua, programaren koordinatzailea da eta ariketa fisikoko saioak zuzentzen ditu.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Euskarari bultzada Antsoainen

Euskarari bultzada Antsoainen

Joan den larunbat goizean 40 pertsona bildu ziren Antsoaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, irakurketa partekatu baten bidez euskararen alde egiteko. Guztira bi ordu iraun...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba