2026ko apirilak 27

Euskararen Udaberriak kultura eta partaidetza bidezko jarduerez beteko du Antsoain apiriletik maiatzera

Foto noticia

Antsoaingo Udalak Euskararen Udaberriaren edizio berri bat antolatu du apirilaren 28tik maiatzaren 15era bitartean. Ekimenaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, kultura, aisialdia eta herritarren parte-hartzea ardatz hartuta. 

Egitarauak publiko guztiei zuzendutako proposamenak biltzen ditu, eta apirilaren 28an emanen zaio hasiera, Guillermo Roa Elhuyarreko kideak eguzki-eklipsearen inguruan eskainiko duen hitzaldiarekin. Hurrengo egunean, haurrentzako ipuin-kontalari saioa eta Garikoitz Goikoetxea soziolinguistaren Esnatu ala hil! liburuaren aurkezpena izanen dira liburutegian. 

Maiatzean beste hainbat jarduera eskainiko dira: Xabier Urizarrek gidatutako txokolate dastaketa, bertso afaria Sarai Robles, Joannes Ilarregi eta Sustrai Colinarekin, eta Patxo Telleriaren Ai, gure juaneteak! antzerki emanaldia. Zikloa Bide Ertzean taldearen kontzertu batekin itxiko da. Taldeak Non dira diskoaren 20. urteurrena ospatuko du, eta urte luzez geldirik egon ondoren, kontzertu honetarako soilik elkartuko da.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Aukeratu jaietako kartela

Aukeratu jaietako kartela

Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba