Antsoaingo Udalak aurtengo jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lehiaketa bi kategoriaz osatuta dago: 15 urtetik beherakoena, herriko haurrentzat soilik, eta 16 urtetik gorakoena, erroldatuta ez dauden pertsonek ere parte har dezaketena.
Originalak aurkezteko epea ekainaren 5ean amaitzen da eta Antsoaingo Udaleko Kultura Zerbitzuan (Mendikale 8) aurkeztu behar dira.
Haurren kategorian epaimahaiak kartel irabazlea aukeratuko du, helduen kategorian epaimahaiak bost kartel finalista aukeratuko ditu eta horien artean herritarrek ekainaren 14tik 24ra bozkatu ahal izango dute.
JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA. 2026 OINARRIAK
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA