Korrikaren 24. edizioa martxoaren 19tik 29ra eginen da eta, ohi denez, euskararen aldeko errelebo lasterketa ospetsua herrira etorriko zaigu; aurten, zehazki, martxoaren 22an, goiz erdian, 11:30ean.
Korrikaren herriko batzorde sortu berria arduratuko da jendearen, erakundeen, enpresen eta entitateen diru ekarpenak jasotzeaz eta, era berean, hainbat jarduera antolatuko ditu lasterketa iritsi aurreko egunetarako; besteak beste, Herri Korrikaren Eguna martxoaren 14an, larunbatarekin, eta Korrika Txikia, martxoaren 20an (ostirala), Ezkaba ikastetxeko zuzendaritzak eta guraso elkarteak antolaturik. Batzordean 15 lagun ari dira lanean.