Berdintasun Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu datorren martxorako Emakumearen Nazioarteko Eguna oroitzeko (Martxoaren 8a). Aurten, mugimendu feministak mendez mende egindako borroka eta antolamendu kolektibo hori aldarrikatu nahi ditu. Horrela, “Feminismoari esker… gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu” goiburu harturik, aurtengo ospakizunak gogora ekarri nahi du aurrekoen ahaleginari eta lanari zor zaizkiela emakumeen egungo eskubide eta askatasun aunitz.
Proposamenen artean, “Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada” antzerki ikuskizuna da nabarmentzekoa, Galiziako ButacaZero taldeak martxoaren 7an Antsoaingo antzokian emanen duena, 19:30ean hasita. Halaber, María Castejónek zuzenduko duen zine-forum saioa, martxoaren 13an, Antsoaingo antzokian, Silvia Munten “Las buenas compañías” filma emanen baita. Eta Birjiñe Albira ipuin-kontalariak “Ni ere ausarta” ipuina kontatuko du euskaraz, martxoaren 25ean, liburutegi publikoan, 17:30etik aitzina.
Ohi denez, martxoaren 8an, kale bilkura eginen da eguerdiko 12:00etan, Udaletxe plazan.
8 metroko 15 postu – 188,80 €
Puxikak saltzeko 3 baimen – 94,40 €
Salmenta-postuak eskaera-ordenaren arabera esleituko dira abuztuaren 4tik (08:30etik-14:00etara).
...
Udalak aurten jarduketak egin ditu Atarrabiako Bidearen inguruan, eta WhatsAppeko zabalkunde-zerrenda espezifikoa jarri du martxan auzotarrentzat.
Antsoaingo Udala baso-sutee...
Herritarren botoen %41 eskuratuta, Eider Guibert Villanuevaren “Antsoaingo Beeestak!” lanak irabazi du Antsoaingo Udalak antolatu duen jaietako kartel lehiaketa helduen mo...