Antsoaingo emakumeen baratze ekologikoa partaide berrien bila dabil
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursaila...
Berdintasun Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu datorren martxorako Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko (Martxoaren 8a). Aurten, mugimendu feministak mendez mende egindako borroka eta antolamendu kolektibo hori aldarrikatu nahi ditu. Horrela, “Feminismoari esker… gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu” goiburu harturik, aurtengo ospakizunak gogora ekarri nahi du aurrekoen ahaleginari eta lanari zor zaizkiela emakumeen egungo eskubide eta askatasun aunitz.
Proposamenen artean, “Lo único que verdaderamente quise toda la vida es ser delgada” antzerki ikuskizuna da nabarmentzekoa, Galiziako ButacaZero taldeak martxoaren 7an Antsoaingo antzokian emanen duena, 19:30ean hasita. Halaber, María Castejónek zuzenduko duen zine-forum saioa, martxoaren 13an, Antsoaingo antzokian, Silvia Munten “Las buenas compañías” filma emanen baita. Eta Birjiñe Albira ipuin-kontalariak “Ni ere ausarta” ipuina kontatuko du euskaraz, martxoaren 25ean, liburutegi publikoan, 17:30etik aitzina.
Ohi denez, martxoaren 8an, kale bilkura eginen da eguerdiko 12:00etan, Udaletxe plazan.
Erakunde adierazpena eta jarduera programa
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursaila...
Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta...
Antsoaingo Udalak lan-bilera bat egin du berriki Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiarekin, azken hilabeteetan Udaltzaingoaren arloan egindako aurrerapenen berr...