Aukeratu jaietako kartela
Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...
Aste honetan, Iruñerriko gainerako udalerrietan bezala, patinete elektrikoak kontrolatzeko kanpaina bat abiarazi da Antsoainen. Udaltzaingoak bi puntu nagusi egiaztatuko ditu: ibilgailuek erantzukizun zibileko asegurua izatea (urtarriletik derrigorrezkoa dena) eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) webgunean erregistratuta egotea, eta matrikula ikusgai dutela.
Erantzukizun zibileko asegururik ez izateak 200 eta 800 euro arteko isunak ekar ditzake. Patinetea DGTn inskribatuta ez badago, isuna 100 eurokoa izanen da, eta matrikularik ez badu, 80 eurokoa. Horrez gain, ibilgailua geldiarazi eta udal biltegira eramanen da, dagokion tasa ordainduta. Neurri hauek, besteak beste, patinete elektriko, segway eta monoziklo elektrikoei aplikatuko zaizkie.
Isun horien aurrean, egoera legeztatzearen kostua txikia da: ibilgailua DGTn inskribatzeak 8,67 euro balio du, matrikulak 14 euro, eta urteko asegurua 50 euro ingurukoa da.
Neurri horiez gain, estatu-mailako araudiak gogorarazten du debekatuta dagoela espaloietatik eta oinezkoentzako guneetatik ibiltzea, eta gehienezko abiadura orduko 25km-koa dela. Era berean, debekatuta dago drogen eraginpean gidatzea, eta alkoholari dagokionez, Bide Segurtasunari buruzko Legeak gidari guztientzat ezartzen dituen tasak aplikatuko dira.
Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...
Antsoaingo Udalak joan den ekainaren 12an ospatu zuen Antsoaingo Merkataritzari II. Omenaldia, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan egindako ekitaldi instituzionala. Ekitaldiaren he...
Antsoaingo Udalak eta El Cuervo Blanco Arte Eskolak garatu dute proiektua, ehun ikasle baino gehiagoren parte-hartzearekin El Cuervo Blanco Arte Eskolak, Antsoain...