2024ko martxoak 1

Rokodromoa handitzeko lizitazioa

Foto noticia

Antsoaingo Udalak kontratazioaren atarian Boulder eta soka bidezko eskalada egiteko egitura bat instalatzeko eta hornitzeko lizitazioa argitaratu du. Egitura hori Idakiko frontoian dagoen rokodromoaren alboan kokatuko da.

Eskalada-egiturak eraikitzen dituzten enpresek otsailaren 28tik martxoaren 13ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak.

Rokodromoa handitzeko proposamena 2023ko aurrekontu parte-hartzaileetan irabazle suertatu zen. Egitura berriak 12 metroko altuera izango du eta hurrengo atalek osatuko dute: maniobrak egiteko eta ikasteko plataforma bat, sokadun bideak eskalatzeko gune bat eta Boulder edo egituraren oinarritik sokarik gabe eskalatzeko zeharbide bat.

Lizitazioaren aurrekontua, BEZik gabe, 49.568,78 eurokoa da, eta egitura aurtengo uztaila eta abuztu artean hornitu eta instalatu beharko da.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba