Antsoaingo emakumeen baratze ekologikoa partaide berrien bila dabil
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursaila...
Noain Anaiak-Mendikale-Lapurbide eremuko korridore berdea asfaltatzearean eta Harrobi kaleko oinezkoentzako pasabideen egokitzapenaren ondorioz, apirilaren 3an eta 4an hainbat trafiko-eten eginen dira.
Bi egun horietan ezin izanen da errondatik Antsoainera Harrobi kaletik sartu, eta Mendikale eta Harrobi kaleak moztuko dira.
Mendikaleren kasuan, trafikoa Harrobi kaletik moztuko da, garaje komunitariora sartzen diren ibilgailuentzat izan ezik. Garajetik ateratzen diren ibilgailuek soilik Harrobi kaletik hurbilen dagoen atea erabili ahal izanen dute. Lanak hasten direnean Mendikalen aparkatuta dauden ibilgailuak kontrako norabidean atera beharko dira Harrobi kalearekiko bidegurutzeraino, arreta handiz ibiliz.
Harrobi kaleari dagokionez, PA-30 errepidetik Noain anaiak kalearekin bat egiten duen biribilgunera doan tartean itxita egonen da. Eremu horretako garaje komunitarioetako erabiltzaileek apirilaren 3ko 10:30ak baino lehen atera beharko dituzte haien ibilgailuak, eta obrak amaitu arte ezin izanen dute garajea erabili, salbuespenezko egoeretan izan ezik. Mozketa horren eraginpeko ibilgailuek ZAR eremuan aparkatzeko baimena izanen dute eraikuntza-lanek irauten duten bitartean.
Harrobiko aparkalekuak sarbide itxia izanen du kale horretatik, eta sarrera eta irteera bakarra Barricada Taldea kalean dagoena izanen da.
Bestalde, Lapurbide kaletik Noain Anaiak kalera doan tartea (Dorreen tartea) lanek irauten duten bitartean itxita egonen da. Lapurbideko irteera Harrobi kaletik eginen da.
Harrobi-Noain Anaiak biribilgunea ere itxita egonen da, Lapurbide edo Arturo Campionetik Harrobi kalera igotzen diren ibilgailuentzat izan ezik. Azken horiek Barricada Taldea kaletik Jose Maria Jimeno Jurioraino zirkulatu beharko dute, eta handik Mendikalera sartu eta PA-30 errepidera daraman herriko irteera erabili ahalko dute.
Jimeno Juriotik Barricada taldera sartzen diren ibilgailuak edo Harrobiko aparkalekutik ateratzen direnak kontrako norabidean biratu beharko dute biribilgunean, Barricada taldera Jimeno Jurio noranzkoan sartzeko.
Mozketak apirilaren 3tik, osteguna, apirilaren 4ko eguerdira arte iraunen dutela uste da.
Antsoaingo emakumeek baratze bat dute 2016az geroztik, produktu ekologikoak auzolanean lantzeko. Jimeno Jurío kalean dago. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak babesturik, lursaila...
Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta...
Antsoaingo Udalak lan-bilera bat egin du berriki Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiarekin, azken hilabeteetan Udaltzaingoaren arloan egindako aurrerapenen berr...