Idaki irisgarriagoa
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Datorren astelehenean, irailaren 26an, Atarrabiako etorbideko asfaltatze-lanei hasiera emanen zaie, Antsoain eta Iruñeko udalerrien mugan. Obra horiei esker, Atarrabiako etorbidearen zorua konpondu eta erregularizatuko da.
Lanak abuztuaren 26an hasi eta hilaren 31ra arte luzatzea aurreikusten da.
Antsoainen, abuztuaren 26tik 28ra bitartean lanek hainbat eragin izanen dituzte trafikoaren gainean, hiri-garraioaren geltoki batzuk bertan behera geratuko direlarik.
Abuztuaren 26tik 28ra, hau da, astelehenetik asteazkenera, Ostoki-Marcelo Celayeta-Errotazarreko biribilgunetik zein Campión-Canal-Juan de Tarazonatik Atarrabiako etorbidera sartzeko bideak itxita egonen dira.
Ostoki kaleko biribilgunetik Divina Pastora biribilguneraino doan errepidea soilik abuztuaren 26an itxiko da. Egun horretan bertan, 7:00etatik 22:00etara, ibilgailuek ez dute Divina Pastora kaletik Atarrabiako etorbidera doan errepidetik ibiltzeko baimenik izanen.
Hiri-garraioari dagokionez, astelehenean bertan behera geratuko dira Atarrabiako etorbideko geltokiak, Antsoaini dagokion eremuan eta bi norabideetan. Abuztuaren 27tik aurrera, asteartea, Marcelo Celayetarantz doan Antsoaingo erreieko geltokietan zerbitzua berrezarriko da.
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Arturo Campión kaleko 8. zenbakian zegoen pentsio zaharrean egokitutako etxebizitzek logela batetik hirura dituzte, eta hileko errentak 263,56 eta 624,48 euro artekoak dira. ...
Antsoaingo elkarteek eta erakundeek beren proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, irailaren 1etik 6ra herri bozketa eginen da irailaren 17an Antsoaingo jaiak iragar...