60+ programak zahartze aktiboa sustatzen du
Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta...
Zuzenketa honen bidez, Antsoaingo ordezkari politikoen gehiengoaren iritzia jaso eta gauzatu nahi dugu, joan den urriaren 29an penintsulako hegoaldea eta ekialdea astindu zituen Tanta Hotzaren ondorio latzei buruz.
Antsoaingo Udalak hainbat bilera egin ditu egoera aztertzeko, eta bi adierazpen instituzional adostu ditu aho batez. Horietan, besteak beste:
Hondamendi natural horren neurria izugarria da, eta aurreikusten da aste eta hilabete askotako tartea pasako dela kaltetutako eremuak berreskuratu arte. Instituzio desberdinek, laguntza-lanetan parte hartu duten pertsonek eta kaltetutako eskualdeetako udalek eman diguten mezuak dio hurrengo aste eta hilabeteotan beharrezkoa izanen dela modu koordinatuaz eta antolatuaz lan egitea, laguntza eraginkortasunez eta segurtasunez bideratuko bada, benetako beharrei erantzuteko.
Gure ustez, komunikabideetan ikusten ari garen eztabaida politikoak ez du bat ere laguntzen asmo horretan, eta gure apustua da jokabide hori ez errepikatzea gure herrian, zinez uste baitugu gure auzokideek ez luketela ulertuko. Horrelako egoeretan batasuna lehenetsi behar da eta protagonismoak alde batera utzi.
Azken asteotan eman ditugun urratsak aztertu ondoren, eta lehenago zehaztu ditugun irizpideak eta testuingurua kontuan hartuak, Antsoaingo Udalak, Ezohiko Bilkura hau eskatu duen taldeak aurkeztutako gai-zerrendako 1. eta 2. Puntuak ordezteko, honako hau ERABAKI DU:
Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta...
Antsoaingo Udalak lan-bilera bat egin du berriki Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiarekin, azken hilabeteetan Udaltzaingoaren arloan egindako aurrerapenen berr...
Gaur, urtarrilaren 30ean, Antsoaingo Udalaren osoko bilkurak 2026ko Urteko Kudeaketa Plana (UKP 2026) onartu du. Dokumentu horrek datorren ekitaldirako Udalaren lehentasunezko...