2024ko azaroak 20

EH Bildu, Zurekin Contigo, Geroa Bai eta UPNk onartutako zuzenketa tanta hotzari buruzko ezohiko osoko bilkurarako PSNk egindako proposamenei, gai-zerrendako 1. eta 2. puntuetan

Foto noticia

Zuzenketa honen bidez, Antsoaingo ordezkari politikoen gehiengoaren iritzia jaso eta gauzatu nahi dugu, joan den urriaren 29an penintsulako hegoaldea eta ekialdea astindu zituen Tanta Hotzaren ondorio latzei buruz.

Antsoaingo Udalak hainbat bilera egin ditu egoera aztertzeko, eta bi adierazpen instituzional adostu ditu aho batez. Horietan, besteak beste:

  • Elkartasuna eta babesa adierazten die kaltetutako eremuetako bizilagunei, batez ere hildako pertsonen familiei eta hurbilekoei.
  • Kaltetutako eremuei zuzenean laguntzeko antolatu diren ekimen herrikoi eta boluntarioak txalotu eta babesten ditu. Ekimen partikularrak eta ekimen koordinatuak Ezkaba Ikastetxe Publikoan, San Cosme eta San Damian parrokian edota Antsoaingo Attaouhid Komunitate Islamikoan.

Hondamendi natural horren neurria izugarria da, eta aurreikusten da aste eta hilabete askotako tartea pasako dela kaltetutako eremuak berreskuratu arte. Instituzio desberdinek, laguntza-lanetan parte hartu duten pertsonek eta kaltetutako eskualdeetako udalek eman diguten mezuak dio hurrengo aste eta  hilabeteotan beharrezkoa izanen dela modu koordinatuaz eta antolatuaz lan egitea, laguntza eraginkortasunez eta segurtasunez bideratuko bada, benetako beharrei erantzuteko.

Gure ustez, komunikabideetan ikusten ari garen eztabaida politikoak ez du bat ere laguntzen asmo horretan, eta gure apustua da jokabide hori ez errepikatzea gure herrian, zinez uste baitugu gure auzokideek ez luketela ulertuko. Horrelako egoeretan batasuna lehenetsi behar da eta protagonismoak alde batera utzi.

Azken asteotan eman ditugun urratsak aztertu ondoren, eta lehenago zehaztu ditugun irizpideak eta testuingurua kontuan hartuak, Antsoaingo Udalak, Ezohiko Bilkura hau eskatu duen taldeak aurkeztutako gai-zerrendako 1. eta 2. Puntuak ordezteko, honako hau ERABAKI DU:

  1. Udal honek eman ditzakeen baliabide material guztiak eskaintzeko konpromisoa berretsi, eta eskaintza hori zabaldu helburu horretara bideratu ditzakeen baliabide humano eta ekonomikoak gehituz.
  2. Lantalde berezi bat sortzea Ekitate, Osasun Komunitario eta Gizarte Ekintza batzordearen barrenean, Udalak kaltetutako eskualdeen eskura jarriko dituen baliabideak aztertu eta zehazteko, lan hori koordinatzeko, eta dagokion jarraipena emateko beharko den tarte osoan zehar. Talde hau lanean hasiko da akordio hau hitzartu eta hurrengo egunean.
  3. Gure herrian sortuko diren herri ekimenak babesten jarraitzea.
  4. Espainiako Gobernuari eskatzea behar diren mekanismoak eta baliabideak berma ditzala Tanta Hotzaren eraginpeko eskualdeetan kaltetutako pertsonak berrosatu eta normaltasunera itzul daitezen.
  5. Konpromiso hauen berri ematea Udal honetako bide guztietatik.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba