2026ko maiatzak 27

2026-27 ikasturtea: kirol jardueretako tarifek bere horretan diraute

Foto noticia

Ekainaren 1etik 14ra posible izanen da Antsoaingo Udal Kirol Zerbitzuak antolatutako 2026/2027 denboraldiko kirol jardueretan aurrez izena ematea. www.idaki.org orrian egin daiteke, posta elektronikoz kirolak@ansoain.es helbidera datu pertsonalak bidaliz edo 948 132 288 telefonora deituz.

Honako jarduera hauetan eman daiteke izena: Xakea, Gimnasia Erritmikoa, Judoa, Multikirola, Patinajea, Pilota, Psikomotrizitatrea, Triatloia, Futbola eta areto-futbola, Saskibaloia, Eskalada, Herri Kirolak, Halterofilia, Gimnasia +60 urte, Aquagym +60 urte, Indar-tailerra +60 urte, eta Haurtxoentzako, haurrentzako, helduentzako eta +60 urtekoentzako igeriketak.

Kirolari eta erregulartasunez egindako ariketa fisikoari esker bizi-kalitate ona lortu ahal da. Kirola haurtzaroan, ohitura osasungarriak heldutasunean eta zahartze aktiboa funtsezkoak dira modu osasuntsuagoan bizitzeko.

Jardueraren behin betiko izen-ematea eta ordainketa ekainaren 19tik 30era izanen da.

Gainera, urte osoan zehar, kirol bonoa eskuratu eta programa honetakoedozein jardueratara joan zaitezke.

Denboraldia urriaren 1ean hasiko da.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba