2024ko uztailak 22

Abuztuaren 2an, ostirala, igerilekuaren jaia

Foto noticia

Abuztuaren 2an, ostirala, Idakiko igerilekuaren eguna ospatuko da, ekitaldiz betetako programa batekin. Goizean, kiroldegian jarritako pista puzgarrian, 12 eta 16 urtez azpiko 3×3 futbito txapelketak jokatuko dira. Eskolako patioan aldiz, saskibaloiko hirukoen lehiaketa burutuko da. Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, uretako puzgarriak izango dira igerilekuan, eta era berean lehorreko puzgarriak berdegunean. 20:00etan, “Moby Dick” antzerki emanaldia izango da askaldegian, eta 21:30ean musika emanaldia hasiko da tabernako txokoan.

Antsoaingo Udalaren nahia da  pertsona guztiek gozatzea egun berezi honetaz. Giro aparta espero da, baita gozatzeko aukera asko ere.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba