ANTSOAINGO UDALAK BOST FORUZAINEN ISTRIPU-HERIOTZA DELA ETA
Atzo Elgoibarren gertaturiko trafiko-istripu batean bost foruzainen heroitzaren aurrean, 1.Antsoaingo Udalak mina eta atsekabe sakonak azaldu nahi ditu. 2.Halaber, dolumina ...
Antsoaingo Udalak ekainaren 12an, 20:00etan, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, Antsoaingo Merkataritzari II. Omenaldia ospatuko du. Ekimen honen helburua herriko merkataritzak udalerriaren garapen ekonomikoan, sozialean eta komunitarioan egiten duen ekarpena aitortzea da.
Bigarren edizio honetan, aintzatespena Chuches Tino eta Regalos Basoa-Opariak establezimenduek jasoko dute. Urte luzez Antsoaingo eguneroko bizitzaren parte izan diren bi saltoki hauek gertutasuna, konfiantza eta kalitatezko arreta eskaini diete belaunaldi ezberdinei.
Omenaldi honen bidez, Udalak tokiko merkataritzak betetzen duen eginkizuna nabarmendu nahi du. Izan ere, hurbileko merkataritza funtsezko elementua da kaleak bizirik mantentzeko, harreman sozialak indartzeko eta udalerriaren nortasuna sendotzeko. Antsoaingo merkataritza tokiko ekonomiaren zutabe nagusietako bat da eta herriaren ondare kolektiboaren parte da.
Ekitaldia herritar guztiei irekita dago eta merkatarien lana eskertzeko eta aitortzeko topagune bihurtu nahi du.
Horregatik, Antsoaingo Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu omenaldian parte hartzera eta urte luzez herriaren garapenean lagundu duten establezimenduei babesa eta aitortza erakustera.
Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Gainera, ekitaldia amaitzean, bertaratutako guztientzat kilometro zeroko produktuekin prestatutako lunch doakoa eskainiko da.
Antsoaingo Udalak herritarrak animatzen ditu ospakizun honetan parte hartzera eta udalerriarekin konprometitutako tokiko merkataritzaren alde egiten jarraitzera.
Atzo Elgoibarren gertaturiko trafiko-istripu batean bost foruzainen heroitzaren aurrean, 1.Antsoaingo Udalak mina eta atsekabe sakonak azaldu nahi ditu. 2.Halaber, dolumina ...
Ekainaren 1etik 14ra posible izanen da Antsoaingo Udal Kirol Zerbitzuak antolatutako 2026/2027 denboraldiko kirol jardueretan aurrez izena ematea. www.idaki.org orrian egin da...
Haurrena, gazteena eta kontakizun laburrak dira Antsoaingo Udalak urtero antolatzen dituen literatur lehiaketak. Horientzat guztientzat, ekainaren 25a da originalak entregatz...